Gerraren ondoren, jakia kendu
| Nor | Lorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi |
|---|---|
| Zinta | OIA-074 |
| Pasartea | 10. [0:25:20 - 0:26:40] (80 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ondoren |
| Laburpena | Soldaduei jaten emateko kenduko zuten jana. Ogia kontrabandoan ekartzen zen. Gero, errotak ireki zituzten eta nahiko talo jaten zuten. |
| Transkripzioa | - Beák repartua. - Beák jan nahikua 'ta bestiak (...) - Bai, hoiy gehiyo ingo zuten bai. Lendabizi beák (...) - Hoixe! - Razionamentoko... - Soldauk jaten emateko 'ta eamaten zittuzten illarrak eta. Nei hala iruitzen nau. Babarruna 'ta hoik... - Soldadui jaten emateko? - Baita 're. - Soldadui jaten emateko 'ta eamango zittuzten. Hombeste soldado 'ta! - Ogiya 're... Ogiya 're kartzen zuten nombatte Napar aldetikan... - Aittu, biño kontrabandun ogiya kartzen zen, e! - Bai. - Hoixe kartzen zela! Jendik eosten zuten, behintzat! - Bai, bai. Bai, bai, iriña 'ta ogiya, biyek ekartzen 'men zin bai. - Bai. 'Ta guk beti... A...! Geo geo klaro, ogiyik (ez zen 'zaten) biño geo errotak ereki zittuzten 'ta... - Bai, errotak ereki zinian 'ta ya... - (...) Hortan itten genun 'ta yasta. Hoixe, nahiko talua. - Almazenetako potaje (...) - 'Ta zuk san 'zuna baserrikuk hokiyo, biño kalekuk gose gehiyo pasako zuten! - E? - Bai. - Baserrikuk hokiyo kalekuk biño. - Gu hobeto. Bai. - Bai, bai. - Gu askoz hobeto. - Bai. Hobeto. - Hobekiyo bai. Gu hobekiyo. Kaletarrak gaixuak ahal zutena. - Karo. - (Gaiña) izango zin pasa zutenak gosia! Hoixe. - Ze razionamentukin 'e ez zen... |


