Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Sagardiak eta sagar motak

...
NorJexux Isasa Iartzabal
ZintaOIA-068
Pasartea9. [0:23:50 - 0:25:50] (120 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Lana » Baratzea; soroa
Baserria » Gizartea » Baserriaren inguruko lexikoa
Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak
Laburpena

Lehen, dena sagardia zen; belarra eta sagarra. Sagar klase asko daude. Garai batean, klase onak, gainera; orain baino hobeak. Txalaka hutsarekin egin zuten behin. Zortzi egunerako etorri zen, bizi-bizia, bere aitak ez omen zuen behin ere ikusi sagardoarekin jendea hain erraz mozkortzen.

Transkripzioa

- Ordun saasti pilla erra 're izango zin garai batin!

- Dena saardiya.

- Dena saardiya.

- Dena saardiya. Belarra 'ta saarra.

- Eta saar klasik bat biño gehiyo, ez?

- Erruz. Klase onak gaiña dembo 'atin. Oainguk, biño hobiuk.

- Bai?

- Bai. Hoi duk, biño dena saardu (...) dena martxa guziya. Saardua, guk in genun txalaka huts hutsakin, bokoi bat. Beno lau karga terdiko barrika bat. Bete txalaka huts-hutsa... Bakizu txalaka ze izate... Ze klase den? Ez dakizu? Joiño! Saar haundi bat, zui-zuiya, biño bizi-biziya.

- A!

- 'Ta prueba itteko in genun bete. Bete 'ta zortzi eunin saltzen jarri.

- 'Ta?

- 'Ta gue atta difuntuk sate 'u, oaindik kusi dun mozkorrik haundina! Dena mozkortzen 'men zun. Denak jendia. Biño mozkortu? Dena. Bete 'ta zortzi orduko saltzen. Bizi-biziya zen beti, txalaka hala da. Zuk ez 'zu izautzen txalaka, e?

- Ikusiya izango dut, biño geo nik izenak eta ez dakizkit.

- A!

- Kusiya bai, 'ta bakit, aittuk 'e bai, San Juan saarrak eta, biñogeo ez dakizkit zein zeiñ din eta... Ez 'ttut izautzen. Itxian baten batzuk battugu, biño ez 'ttut... Ez 'yot kaso askoik itten.

- Txalaka jenealin izautzen 'u jendik, biño... (...)

- A, jateko 're ona da?

- Ona! Bizi-biziya 'ta ona! Urtsua. Kozka itten bazu, ra! Ura.

- 'Ta zortzi eun 'ta ya...

- E?

- Zortzi eun eta ya ze iña, e?

- Bai, bai. Torriya. Biziya da berez 'ta!

- Karo.

- 'Ta biziya 'ta zuri zuri zuriya saardua itten 'u.

- Joe,

- (...)

- 'Ta askotan iñ izandu al 'ttuzute holako pruebak?