Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Auzotarren kontuak

...
NorMarijose Arana Aranburu, Maillolli Manterola Arrieta, Domi Unsain Iartzabal
ZintaOIA-067
Pasartea5. [0:11:10 - 0:11:50] (40 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Gizartea » Auzoak
Laburpena

Auzoko batzuen gainean; borondate onekoak ziren, baina zikinak egoten ziren. Pikuak eskaintzen txapelan, eta txapela zorriz betea. Hika.

Transkripzioa

- 'Ta Potto Kizmillo?

- Kizmillo.

- Jo, gotzen nan zea, piko garaiyin hi, kriston borondatia zinen.

- Mariangatik 'ta hasten 'men da, Joxemiel...

- Harren ixtoiak kontatzen? Bueno, a ze parrak!

- Parrak?

Piko gaitza zinen 'ta beti pikuk ematen 'ta. Zin, anai-arrebak, zorriyaz betiak zikin-zikiñak. 'Ta ordun ze itten zun? Be txapelan jarri 'ta zeak pikuk eta: "Hala gaztiak jan, jan, gue... Hemen piko gaitzak", 'ta ematen zigun nazka bat,

zorri guziyak han saltoka eta pikuk han zeatzen...

- Eskuak 'e bai, zikin-zikiñak, buf!

- Zikin-zikiñak bai. Anai-arrebak zin. Etxe zar batin bizitzen zin.

- Haik 'e amakiña lapurtzen zitenen egurra 'ta gaiñekua.

- Bueno! Ene!

- Bai neska.

- Sua pixten zutenin itxian leihutatikan 'ta bazter guzitatikan kia atetzen ziyoten.

- Bai erra!

- Haik ixtoriyak, bai.