Zaharragoei, zuka
| Nor | Marijose Arana Aranburu, Maillolli Manterola Arrieta, Domi Unsain Iartzabal |
|---|---|
| Zinta | OIA-066 |
| Pasartea | 6. [0:07:15 - 0:09:15] (120 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Gizartea » Euskara » Hika-zuka-berori |
| Laburpena | Edadeak markatzen du nori egin hika eta nori zuka. Zaharragoari errespetuarengatik zuka egiten zaio. Neskek gutxiago dakite hika mutilek baino. Hika. |
| Transkripzioa | - Nik bai. 'Ta Maittere Juanenekui 're bai. 'Ta (Anitai) enkanbio hika igual. - Nik 'e (Anitakin) 'ta hika. - Pues ez zekiñet neska, oaintxe duda... nik behinpin hika, a toda... - Miño ya edade... edadik markatzen din. - Hoixe hala itten dula. Hombre! Hala itten du e! - Edadik bai. - Eakutsi 're hoi itten da ez? Zarragui ezin dela hika in 'ta... - Errespetua bezela. - Hoi da. - Miño oaiñ gertatzen dena da, neska gaztiak nola ez dakiten askotan hika itten, nahiz 'ta auzokuk izan, zuka itten yozu. - Bai. - 'Ta nik 'e ustez zuen Nereai zuka ingo zionat. E' nan konturatzen oaiñ, miño seguraski bai. Igual bai. - Nik 'e bai e. - Miño zuen Arrietek, eta guriak 'e hala ingo zion zuenai... - Bai hika, hoik hika. - Joxe Manulei, ui, Carlosei hika itten zion zuen Arrietek. - Bai, hoi saten ñet ba. - Eta guriak 'e seuraski hala ingo zion. - Bai. Eta zeak 'e bai, Arrietek attai 're hika hitz eitten zion. - Gue Iñakik 'e, askotan soltatzen zion attai hika. Nereak ez, miño Iñakik bai. Eta anai-arrebak berriz, saten ñet: "Hara...". - 'Ta zeak, Arrietek, osabai 'ta hika, 'ta sate: "Ze kristo? Ez al dakik hoik zaharraguk dila" 'ta "Nei hika ateratzen nau" 'ta geo neska gaztiakin zuka. Ez dakite 'ta hika. Ez dakit horrena den 'o... - Guriak 'e bai. Izebakin ez. Miño Valentiñekin dena. - 'Ta gaiñea dena euskaraz, a todo meter. Ez pentsatu, hitz bat kastillanoz 'ta... haik denak hika. - Ez zioten atetzen hitzikan geo gazteleraz. - Hika. Hika 'ta euskeraz... bueno, klaro, hika euskeraz dun. Miño be osabakin 'de hala dun, gue Iñaki. Gaiñekun gue Lorena 'ta hoik ez. - Ohittura da, ohittura da. - Ohittura, hoi da. |


