Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Atxarraztalua sufiziente ibiliko duen emakumea behar

...
NorManuel Iñarra Lizaratzu, Inaxi Oiartzabal Etxeberria
ZintaOIA-063
Pasartea17. [0:39:10 - 0:39:40] (30 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Gizartea » Neskatan-Mutiletan » Matxismoa
Gizartea » Neskatan-Mutiletan » Nobio-kontuak
Laburpena

Beste nobio batek ere ezkontzeko eskatu zion eta Inaxik ea zein baldintza jartzen zion galdetu zion. Mutilak halaxe erantzun zion: atxarraztalua sufiziente ibili behar zuen emakumea behar zuela. Hura ere utzi egin zuen Inaxik.

Transkripzioa

- Hua 're hasi zen ba nekin 'ta kaso in geniyon dembo batzuk eta harrek 'e "Beno Inaxi, ezkontzia 're pentsatu berko dugu ba" 'ta "bueno pues bale." 'Ta harrei 're gauza bera. "'Ta ezkonduta zer? Noa jon ber dugu 'ro, ze kondiziyo dia, 'ro zer dia?" 'Ta jartzen da más serio que no sé que 'ta san zin: "Nik bi hitzetan bukatuko zattut, atxarrazterua sufiziente ibilli ber dun persona ber dut nik" "A bai? Nahi 'zuna harrapa 'zaztu ordun! Nik ez zattut sango beti atxarraztalua sufiziente ibilko 'utela 'ta segi nahi zun tokira!" 'Ta halaxen harrapatu zun.