Ugarte, Ugarte Errota eta Ugarte Tolarea
| Nor | Joakin Iza Artola |
|---|---|
| Zinta | OIA-062 |
| Pasartea | 3. [0:05:55 - 0:08:10] (135 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria Baserria » Lana » Garia eta artoa Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Jostatzen ibiltzen ziren, gordeketan. Etxe inguruan ibiltzen ziren, lau familia baitzeuden inguruan: Ugarte Errota, Tolarea eta Ugarte bera, bi bizitzarekin. Tolarea ezagutu zuen. |
| Transkripzioa | - Ordun e... Ze gotze... Zu ze gotzen za, e... Uarteko errotakin, 'ta Altziberrekin 'ta ttikitako ze... Ze zea 'ttuzu, rekuerdo? - Ze rekuerdo? - Bai. - Ez dakit ba, ze klasetan esan 'e! - Jostatzen 'ta gotze al za? - E? - Jostatzen ibiltzen ziñaztela? - Jostatzen bai. Han ibiltzen giñan, batzutan gorde... Gordeka 'ta eziñ billatuik eta. - 'Ta ze ibiltzen ziñazten, auzuan? Altziberren? - Ez...! Itxe ingurun. Geo lau... Beste lau, beste lau itxe bazin, beno, beste lau famili bazin. Guria 'ta beste lau. Uarte Errota, geo Tolaria, 'ta geo beste bi bizitzako etxia. Bai. - Bai. - Lau guztita. Bertan. - Uarte béak zer 'ttu bi bizitza? - Uarten... Bai. - Uarte haundiyan. - Uarten bi bizitza... Zume bat, 'ta bestian... Ez dakit ba! Zein zen? A! zea, Antonio 'ta Felix, mutillak 'ta nexkak berriz, Pia 'ta Arroxa 'ta hola. - Ordun kozkorrei mordoxka juntatzen ziñazten? - Bai, bai. Bai, bai. Garaiy haitan lau bizitza bazien. Lau. Han Uarten hiru. Bat bi bizitzakua zen, Tolare... Bestia tolariakin. 'Ta geo Uarte Errota. - 'Ta tolaria 're izautu zenun zuk? - Tolaria? - Ibiltzen zela? - Bai, bai. - Oaindik kendu gabia zen? - Bai, ordun bai. Oaiñ, oaiñ ez dut uste donik. Tolare, Tolare, beti baserriyan izena Tolare saten geniyon. Tolare. - 'Ta geo, e... Hua zer zen zuena, 'o han beste batzuk bizi zin? - Uarten leno maixterrak zian. Geo haik demboakin jabe in zin. Biño gu han giñan garaiyin oandikan maxterrak zian. Errentan beti. |


