Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Aeroplanoa zela uste

...
NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
ZintaOIA-061
Pasartea8. [0:09:00 - 0:10:10] (70 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste garraio batzuk
Gizartea » Herri antolaketa » Bideak
Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Laburpena

Altzira ez zen behin ere automobilik igo, eta, Juanito kamioiarekin igo zenean eta hango argiak ikusi zituztenean, uste zuten aeroplano bat erori zela. Estrata txarra zen, baina hegoa zegoenez, lehorra zegoen. Hika.

Transkripzioa

- "Oi ze torri da? Aeroplano bat eroi dela hemen!". Aeroplano bat eroi zela.

- Bai, ordun ez baizen. 'Ta aeroplanuk 'e gutxi.

- Gutxi aeroplanuk 'e. Miño bozina 're jo nin fuerte.

- Bai, joder! Ondo apalduk jonak zin bai hok, 'ta hala in ber zuten hara jotekun. Miño paraja harta...

- Biria hartan iyo in ber zin e!

- Estrata batin! Toki askotan kabitzen ez 'ta (buztun) bat gaintikan 'ta...

- Miño ongi prepatua dena (patineko) aitzurra 'ta pikotxa beakin hartuak, zolua betetzeko, kamiona geatzen bazen betetzeko. Jata urratu 'ta itteko.

- A, ongi prepatua?

- Ondo prepatuk hoik. Honek pioyak denak hartu beakin batin 'ta denak anda dios (orrua 'ta marrua gue itxea).

- Bizikleta 'ta (...) guziyakin jon ttun atzin. Aularre 'ta. Miño egualdia zea in baizun, hego haizia, seko-seko baizon 'ta.

- Bai, hala berko, paraja... Malda hua iyotzeko...

- Miño seko-seko zioken, hegua yun.

- Bai, bai.

- 'Ta zuek ze ibiltzen ziñazten astuakin 'o hola han, biria hartatikan?

- Bihorrakin.

- Bihorrakin.