Juanitok apustua irabazi
| Nor | Juanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide |
|---|---|
| Zinta | OIA-061 |
| Pasartea | 6. [0:06:40 - 0:08:50] (130 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste garraio batzuk Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak |
| Laburpena | Gaur egun baserri gehienetara pista dago, baina garai batean bide eskasak izaten ziren. Altzitik Gurutzera estrata zegoen, baina malda handikoa. Behin apustua egin zuen Juanitok, eta aitaren kamioiarekin igo zen. |
| Transkripzioa | - Altzitikan 'ta honea, biria... - Estrata zarrak, bire zarrak. Kroska 'ta zea harrikonkorra (...). - Altziko biria iñikan, hormioizkua, zenbatxo urte? Urte mordoska bauk. - Hogeita bost bat urte iñikan. Miño lehenoztikan estrata 'ta txarra gaiñea e! Aldapa haundiya baizen 'ta beti urak yeaman itten zun (gozua) 'ta harriya 'ta bueno! - 'Ta animaliya ibiltzen zen tokiyan gehiyo hondatu ez? - Bueno, kamiona 're joten zen ordun e, estratan. - Joten zen? - Bai. - Honek iraazi zun apustua 'ta. - Estrataz-estrata Altzira iyo zen hau kamionakin e. - Honek jarri zun (resultua). - Afai bat jokatu launan artin, bost 'o sei afai 'ta, jon baietz 'ta ezetz 'ta gau batian, goizeko ordubitan 'o hartu kamiona 'ta... - Gabin gaiñea! - 'Ta martxa Altzira! - Leno, ondo apalduk zin bai hok! Arratsin (...) - Hau ohiyin 'ta argiya kusi zunin leiyutikan sartzen harrittuta: "Ze krixto da hemen?". Izutua, abioiyan bat zelakun, e? Abioiya... aeroplanua... - Sekulan ez baizen ailletua... - (...) (Aular) bat eta ... - (Aular) 'ta Diburtxio. - Diburtxio zarra. - Hoken zarra. - Zuena. - Xebaxtian 'de bai, Galardi. - Baita 're, Xebaxtian 'e bai. - Baziñazten gehiyo. - Attan kamioiyakin? - Bai. - 'Ta attak ba al zekin? - Atta ez, ni nitzan. - Miño atta entetu al zen jon ziñala. - Bai, kusi zun (xirri). - 'Ta ez al zen hasertu. - Ez, muturrak hurrengo eunian, muturrak. - Atzian Diburtxio zarra eta Aularre. - Lizardi bestia. - Lizardi 're bai. - Miño... ez zun ezer (...) nik hartu nittun esniak, nik jon ber bainun geo Donostira 'ta ya pasó. - Lizardi 'ro... Pottittokin espostua bazen bestia. |


