Galdostarren kamioia
| Nor | Juanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide |
|---|---|
| Zinta | OIA-061 |
| Pasartea | 3. [0:04:00 - 0:05:30] (90 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste garraio batzuk Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera Gizartea » Erlijioa » Mezak |
| Laburpena | Bederatzietako mezara joaten zena alferra omen zen. Baserritarrak goiz hasten ziren lanean; esneketan aritzen zirenak, batez ere. Gurutzeko baserritar gehienek Galdosenera jaisten zuten esnea. Gero, Juanito eta Faustinoren aitak eramaten zuten Donostiara. Beren kamioiak autobus zerbitzua ere egiten zuen. |
| Transkripzioa | - E? - Auzotatik ordun bakarra jaisten zelako erekiko zittuzten? Klaro, astian baserritikan 'ta ezin jeitxi, ez? - Ez ba! - Hoixe! - Betzitako meza joten zena; alperran meza izaten 'men zen. - Bai. - Gaiñea ordun; azinda goernatu 'ta esniak jeitxi bettikun... - 'Ta esnia karri bai. - 'Ta denak. Lanin hasten baizen ordun goiz jendia. Baserriko jendia. Harekin bizi zen dena 'ta. Gaur fabrikatik, berriz. - Klaro. - Zue itxetikan zea, hemen seitako meza jon ber 'ta bosterdiyak jo ezkio ya hemen ttun. - Bai, bai. - Bihorrakin 'ta... Marmitak hor utzi 'ta martxa! - Kamionin. - Kamioyin sartu, iyo kamioyin 'ta martxa! - Kamioyin ezin kaittu hala jende joten yun. Mutikozkor 'ta denak, redios! - Bueltan honea torri 'ta... - Miño jende kantidadia e! Ordun... nik ez dakit miño igual... Zenbat? Hogeita hamar? Hogeita 'ta hamar, berrogei laun igual! - 'Ta libersiyua izaten zen ordun seitako meza jotia; ez bazen joten 'de, igandia zenik iruitzen 'de! - Hoixen! Kabinan joten giñan lau eta estributan beste... askotan hiru 'ta lau igual, estributan 'de. 'Ta atzian dena betia. - 'Ta igandin 'de esniak ez? - Bai miño, geo honea torri, 'ta esniak 'ta hartu 'ta geo berriz Donostira, biño haik hemen utzita. - Mezeta (...) mezeta... - Serbiziyo erra in zun kamioiyak ordun? - Bueno! - Bai, bai. - Ez zen taxisik ('ta gauzik) ordun. |


