Igandean meza eta erosketak
| Nor | Juanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide |
|---|---|
| Zinta | OIA-061 |
| Pasartea | 2. [0:02:50 - 0:04:00] (70 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera Gizartea » Herri antolaketa » Merkataritza Gizartea » Erlijioa » Mezak |
| Laburpena | Jende gehiena igandeko seietako mezara joaten zen. Kalean, dendak, ile-apaindegiak eta tabernak irekiak egoten ziren ordurako, orduan aprobetxatzen baitzuten auzoetan bizi zirenek erosketak egiteko. |
| Transkripzioa | - Auzuan ez da inor ikusten, miño len bai ez? Muimentu haundiya. - Orduan jendia asko ibiltzen zen, zean, barriyoko jendia dena hemen, dena betia eoten zen hau. - Gaur ez baita inorre oiñez ibiltzen. - Barriyoko jendia goizin seitako meza joten zen ordun. Hemengo kamionetan kargatu dena, kamionetan dena, atope! - Seitako meza joten giñan. - Seitako mezeta. - Barauik? - Barauik ez! Kafia 'ta kopak eta eanta. Denak ordun, bai, gu miño gehiyo... Oiartzunen, Oiartzunen dena, jende gehina izaten zen seitako mezan. Dena betetzen zen hua. - Eliza atope bai, seitako mezan, dena betia. - Atope. Atzin zutikan jarrita. - Bai 'ta, eosketak 'e igandin itten zin ordun. - Erekitzen zian, taberna denak. Taberna denak, zea, seiak miño lenotikan erekiyak. - Bai, bai. - Pelukiyak eta 're, bazin hiru 'ro, hiru. Haik 'e bai, denak. - Bai, bai. Bostak miño... Frantsesak bostak miño len erekiya zea... - Todo, todo, todo... Carnicerías todos también se abrían. Se abría todo el comercio antes que las seis. - Ordun bakarrik jaisten zelako? |


