Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Gurutzeko tabernak

Subtitulu
NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
ZintaOIA-060
Pasartea25. [0:45:00 - 0:46:40] (100 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Gizartea » Euskara » Lexikoa
Baserria » Lana » Tabernak
Laburpena

Tabernaren aurretik, denda ttiki bat zuten galdostarrek. Auzoko esnea hartzen zuten eta Donostian saltzen zuten. Handik ekartzen zuten dendarako jeneroa. Sagardoa ere saltzen zuten eta pentsua ere bai: errejilloia. Gurutzezarrak goian zuen taberna, eta, behean, heia; hazitako zezena edukitzen zuten. Hika.

Transkripzioa

- Bai, hor esnia hartzen genun. Barriyoko esnia hartu 'ta Donostira joten giñan. 'Ta denda txiki bat han jarri zen. Hau iñ biño lenotikan.

- Klaro.

- Esneketa jon 'ta handik, handik ekartzen zin gauzak saltzeko 'ta.

- Bai, saltzeko 'ta bai.

- ¡Y sidrería también!

- Y sidrería también.

- Bai, e?

- Bai. Hiru kupela 'ro itten zian. Saltzeko hor bertan. 'Ta pentsua 're saltzen genun, pentsua 're.

- Ni gutxi akortzen naz pentsutaz.

- Joe, errejilloi 'ta bueno denetikan. Dembo batian.

- Pentsua saltzen zela hemen garai batin! Pentsua.

- Hi, ez al yaz akortzen hi?

- Gue itxian nola ez baizen gastatzen pentsuikan ez naz akortzen ni

- Hik otia itten yon mendira jonta.

- Nik pentsua hortik eamaten nun, Arkaleko menditikan.

- Otia.

- Bi urtetan segidan.

- Gerra hasi zenian hemen, zea, hoi dena almazena zen atzi hoi. Errejilloia, iriña, klase guztitatik.

- Ya, ya ya.

- Geo ya utzi zen hoa.

- 'Ta, Gurutzezarra zer zen taberna 'ta denda baita 're? 'O taberna bakarra?

- Taberna.

- Zer zen lenagokua, 'o...

- Hua lenagokua uandikan, bai. 'Ta geo eoten zen hor zea, behiyak 'e bai. Eta zezena 're bai, zea...

- Bai, ikullua 're bian zuten, bajun, tabernan bajun zuten, hemendik sarrera zula.

- Bian heiya. 'Ta behiyak eta zezena.

- Zezena galanta eoten zen hor, bai.

- Hazitakua.

- Hazitakua, bai. 'Ta geo goiyan berriz, zea taberna.