Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Errepublikan, eskola euskaraz

...
NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
ZintaOIA-060
Pasartea4. [0:07:30 - 0:09:00] (90 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Euskara » Euskara / erdara
Baserria » Gizartea » Gerra garaia
Gizartea » Hezkuntza » Maixu-maistrak
Laburpena

Gerran ezin zuten eskolara joan, soldaduak sartu baitziren bertan. Errepublikan euskaraz ematen zen eskola. Bi maistra ziren: Delfina Perez, neskekin egoten zena eta Maria Altuna, mutilekin.

Transkripzioa

- Zu 're gotuko za hoi, ez?

- Ni jorra gutxi iña naz eskola.

- Gutxi.

- Biño garai haitan!

- Bai, bai, garai haitan.

- Garai haitan 'e zen gerra 'ta ordun (...) eskola,

- Bai,

- 'Ta eskolik gabe geldittu giñan hemen 'ta, nik eskolan hamabost eun 'e ez 'ttut iñak.

- Soldauak sartu baizin, eondu baizin hor. Gerra zen bitartian.

- Eskolan?

- Lotan 'ta. Bai.

- A....! Ordun akabo eskola!

- Bai, biño geo berriz 'e seittu zun berriz.

- Bai, biño geo ya ni eskolan hasteko, ya doktriña 'ta hoi den guk hemen eskolan ematen genun, hemen ez. Orduko ya, gu, ni juten nitzanin. Orduko bai.

- Karo, zu ya gerra hasi 'ta, gerra bukatuta...

- Ez, gerra bukatuta... Ni ya eskolan hasteko, ya zeatua zen.

- Ya pixkat kalmatua.

- Kalmatua bai.

- 'Ta republikan ze maten zen euskeraz 'o kastellanoz? Eskola?

- Hemen?

- Bai.

- Euskeraz. Euskeraz.

- 'Ta maestra... Zer zen maestra 'o maisua 'o zer zen?

- Maestrak. Bi maestra zian.

- Bi? Bi bazin, e!

- Bai.

- Neskana 'ta beste mutillantzat.

- Jendia asko joten zen. Honea barriyo guziya tortzen baizen. 'Ta bi...

- Neskan mestra yun zea, Delfina Perez. Eta mutillan maestra zen Maria Altuna.

- 'Ta Oiartzunguk zin hoik?

- Ez.

- Ez, Donostikuak.