Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Baserrirako

...
NorEnrike Lekuona Artsuaga, Maitxo Irastortza Gaztelumendi
ZintaOIA-057
Pasartea7. [0:21:10 - 0:22:00] (50 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
Laburpena

Enrike gelditzen zen Borrondin. Baserrian, aziendarekin gehiena aritzen zena gelditzen zen ia gehienetan. Inori galdetu gabe bidea hartzen joaten zen.

Transkripzioa

- Ni, bai, ni hemen geldittu baserriyan.

- Biño zarrena ziñan? Ez.

- Ni laugarrena.

- Laugarrena.

- Seniditan laugarrena.

- 'Ta hoi nola itten da? Zeiñ geldittu baserriyan 'ta hoi?

- Jenealin baserriyan gelditzen zen semia, ez? Jenealin toki gehinatan. 'O apiziyo gehixkuna duna 'ro, aziendatako 'ro, ez dakit ba! Bat 'e zeik gabe, iñoi galdezka ai gabe zeatzen 'zu, biria hartzen 'zu 'ro iertzen 'zu 'ro... Gue anaiyak, beste bi anaiy 'ttut nik. Bat Irunen 'ta bestia Hondarraiyan bizitzen dia. Haik sekula ez zuten aziendakin 'ta ezertako gogoik. 'Ta geo nik herrerun lana itten nun 'ta dembo gehixio nun baserriyan aitzeko 're 'ta ze nahi 'zu ba! Hara! Ezerren zeaik gabe, holaxe. Hola dia gauzak. bai. Arrebak 'e neskame eonduak...