Ugaldetxo: errepideak moztutako auzoa
| Nor | Mañoli Aduriz Lopetegi |
|---|---|
| Zinta | OIA-055 |
| Pasartea | 13. [0:36:30 - 0:39:20] (170 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Aldaketak Baserria » Gizartea » Auzoak Iritzia » Gaur egungo kontuak » Kontakizunak, iritziak, albisteak... |
| Laburpena | Azkeneko urteetan Ugaldetxo asko aldatu da. Garai batean errepide nagusia bertatik pasatzeak bizitasuna ematen bazion ere, Oiartzungo industrialde ia guztia bertan egoteak eta trafikoak hartu duen indarrarekin, errepidea arazo bihurtu zaie. Auzotarrek ezin dute auzoan lasai ibili eta auzotarren arteko harremanetan eragina du horrek. Azkeneko urteetan Ugaldetxo ez dela batere zaindu kexatzen da Mañoli. |


