Maistrak
| Nor | Arroxa Pikabea Artola |
|---|---|
| Zinta | OIA-053 |
| Pasartea | 1. [0:00:00 - 0:02:40] (160 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Gizartea » Hezkuntza » Eskolak Gizartea » Hezkuntza » Maixu-maistrak |
| Laburpena | Klaketa. Arroxaren familian maistra asko egon dira: izeba Maria eta bere ahizpak, Martxeli eta Xixili. Tornolako haurrei irakasten zieten Santander baserrian. |
| Transkripzioa | - 'Ta zea 're galdetu nahi nizun... e... zuek familiyan maixtra asko izandu zazte! - Bai. Maestrak? Martxeli... Martxeli 'ta Xixili, biek maestrak dia. Maestra... herriyak jarri zittuztelako; eskola, dotriña erakusteko 'ta. Lembizi eondu zen Martxeli 'ta geo Xixili. - Portuberrin aittu zin? - Ez, Santanderren zen, toki bat. Han goixioko baserrian, Santanderren. Bai. - 'Ta Xixili 're Santanderren aittu zen? - Bai, bai. - A! Nik uste nun Portuberrin aittu zela. - Ez, ez, ez. Santanderren aittu zin. Han zon sala bat jarriya 'ta han aitzen zin. Haik ayuntamentuk patzen zittun, asko ez biño behintzat, orduko dirua zen. - Bai, miño haik dotriña 're ingo zuten miñon... - Bai iskribitzen 'ta dena erakusten zuten. Berak zekitena. Handik aurrea ez zionen erakusteik. Berak zekitena, 'ta beak ikasi zuten izebakin; oan nola da Lexaka? Lexaka da... hoin ama; Maria. - Lexaka Uraitakoa ez? Uraitako gizona, bai? - Bai. Horren ama, ne maixtra 're hua izandu zen, 'ta izebakin ikasi nittun ikasi nittunak eta hoik 'e bai, denak. - 'Ta nolatan atrebittu 'te zin eakustea 'ta? - Behintzat.... konforme... horrekin ibili zinak behintzat ikasi ziten eskriitzen 'ta letzen 'ta be sumar y restar y... gauzaik sentzilluna hoik behintzat denak, eakutsi zizkaten. Bai, hor ibiltzen zin. - 'Ta hoi, gerra aurretik? - Gerra aurretik, bai. 'Ta geo eskolan Ergoinea 'ta hola hasi zen jendia, handik aurrea. - Tornolakuk Aiyerdira jaisten zin? - Aiyerdira. Geo bai. - Biaje erra! - Erra! Erra... - Oiñez gaiñea dena klaro, geo jarri zuten autobusa miño... urteta! - Dena oiñez. Geo bakizu: titulu gehiyo ber zen 'ta gauza gehiyo atera zin gerra ondorin 'ta... mientras estaba Franco be gauzak zittun difentik... Gu horrekin bizittu ga. - 'Ta izeba 'ta euskaraz 'ta aiko zin eakusten? - Bai, bai, dena, dena... |


