Emakume langilea
| Nor | Arroxa Pikabea Artola |
|---|---|
| Zinta | OIA-052 |
| Pasartea | 17. [0:37:10 - 0:38:40] (90 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ondoren |
| Laburpena | Errotak Nafarroan ez zeuden itxita, eta Gipuzkoan bai. Arroxak lan klase asko egin behar izan du 11 seme-alaba aurrera ateratzeko. Hika. |
| Transkripzioa | - Zea... eta... hoi nola izaten zen? Klaro hoi zen errotak itxiyak zilako? - Bai. Errotak itxiyak zielako. - Ze joten ziñazten? Iriña 'o? - Beitu... iriña. Beitu... 'ta ogiya... Naparrun ez zin itxiyak 'ta Gipuzkoan itxiyak. 'Ta Naparruan kolak beti eoten ttunen errotatan. Eta ogiya 're razionamentua han ogiya ez zon kontrabandua, gu genun kontrabandua, harrapatu ezkio. - Hoi da. 'Ta zuek ze itten zenuten zuentzat eta bestentzat 're karri? - Bai, bai. Guk 'ta... gue... ne gizon difuntua hamaika ogi karriya dut estraperlo, jesus! Asko, asko. - 'Ta harrapatu in zizuten, noizpatte harrapatu? - Ez, beñ 'e. Ez ziun harrapatu. - Ez e? - Zea... Lengun obispua 're torri zin nei zea bat ittea... entrebixta bat ittea honea, obispua, aurten. Eta san zin: "Zenbat, etxeko andre, zenbat bizimodo klase eaman ttuzu zuk?" eta "Nik? Sei 'o zazpi bai!" 'ta hemen barriyun don apaizak hala san ziyon: "Honek kontatutako ixtoiekin nik sermoi bat atera nun e!". Zer dailtzate hoik? Jai al dute 'o? 'Ta hola. - Bai, bai. Eske... gauza pilla 'rra in ttuzu zuk e? |


