Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Frantsesak jarriak

...
NorRufino Arbelaitz Sarasola
ZintaOIA-046
Pasartea1. [0:00:00 - 0:02:05] (125 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Kantak eta kontakizunak » Abestiak
Kultura, Kirola, Jaiak » Kultura » Bertsolaritza
Laburpena

Bertso-kantari, memoriz. Lehendabizikoak ez dizkiegu jaso. Eskuetan daukan papertxoan, lehendabiziko bertsoaren hasiera bakarrik dauka idatzita. Hura leitu eta bertso guztiak ateratzen zaizkio, eta gero dio memoria txartzen ari zaiola. Hiru bertso bota ditu, anonimoak. Bertso batean esaten du Ezpeletako batek jarriak direla. Rufinok esaten du: "Frantsesak jarriak". Osabari ikasi zizkion.

Agustin Mendizabalen oharra

Hauxe argitu zigun Agustinek:
"Frantzesaren bertsoak" dioena, "Iduzki denean" izenekoak dira. Uste dut Iparraldeko Xaramela edota Kantuz bildumetan badatozela. Autorea nik behintzat ez dut ezagutzen, baina beste baten bati ere entzun izan dizkiot. Ezpeletakoa dena, bestalde, nere ustez kantuaren sujeta da, hots, protagonista edo kantu-gai dena, hau da, autoreak maitatzen duena. Beraz, ez dugu pista gehiegirik alde honetatik. Oñatibiak korurako moldaketa oso polita du, bestalde."
Mila esker, Agustin!