Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Bertsolari franko

...
NorRufino Arbelaitz Sarasola
ZintaOIA-041
Pasartea13. [0:53:40 - 0:54:50] (70 segundu)
Lehentasuna1
GaiakKultura, Kirola, Jaiak » Kultura » Bertsolaritza
Gizartea » Pertsonaia ezagunak » Herrikoak
Laburpena

Rufino gogoratzen da behin Altzibarko Soteronen Uztapide, Basarri, Sailpuruko Balentin eta Krisostimo elkartu zirela. Gaupasa eginda zeuden, eta haiek bertsoak, noski.

Transkripzioa

- Xoteonin goiz batin par errak in genittula! Seitako mezatik torri 'ta, gu kafia hartu Anixetanin 'ta Xoteonea torri 'ta, Uztapide difuntua, Baxerri, 'ta Tomas, zea Xailpuru 'o, Balentin... Bestia aztua dakat nik. Gau pasa iñak! Hiruak, jo! Haik parrak, haik bertsuk! Balentin erki aitzen zen bersutan, e!

- Geo parra in beak! Mitxelena bezela.

- Jo! Honoko bertsu hoik 'e kantatzen aittu zin hola hemezortzi urteko Sermoiya 're itten zun zeak Balentiñek! gauza txarrak pentsatzen zila 'ta nola aittu ga leno saten, 'ta bestik Baxerrik in zula, jo! Sermoi bat in zula Baxerrik!

- (...)

- Krixoxtimo bestia! Krixostimo bestia! Laugarrena baitezuten 'ta... Aber noizko kontuk din, e! Uztapide ezkondu biño lenoko...