Trenbidea
| Nor | Rufino Arbelaitz Sarasola |
|---|---|
| Zinta | OIA-039 |
| Pasartea | 15. [0:41:00 - 0:42:00] (60 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Trena |
| Laburpena | Garai batean Zorrolako trena zena eta gero Karrikako harrobitik jaisten ziren bagoiak Olalde ondotik pasatzen ziren. Rufinoren arrebari trenak behatzak moztu zizkion. |
| Transkripzioa | - Han gaiñin bizi zinak baizin neskak! - Zuek toritzen hasi hairi, biño azkenin beák toritu! - Haik hauek toriatu! - Harrobi hontatik eamaten zuten hara mateila. Trenabidetik... Trenabidia zen e, bagoiakin. Zea, hortik, zea... Kargadorea. - Ui! Gue itxi(...) beko itxian ondotikan. Horko trenak moztu zizkala ne arrebai bihatzak! - Bihatzak ez, puntta, ez? - Beno, jo 'ta moztuak zittun bi 'ro hiru! Bi 'ro hiru moztuak zittun. Trenak itxe ataiyan azpiyan han zea 'ta ume kozkorrak jostatzen 'o 'ta. Gerritik harrapatu bazun, igual ingo ziyon. - Bai, e? - Trenak eskua harrapatu! - Ez sumatu trena? 'O ttikiya izaki igual! - Hua ttikiya! - 'Ta ondo ondotik pasatzen zen, Olalden ondo ondotik? - Bai. Txatarra 'ta... Han do txatarreiya zea oaiñ 'ta Olalden biyen tartetik. - Baratzan ayekatikan. - Berez hiru metro itxian kantoira. Ez da izango. - Gutxiyo! Atzeko atia guk esaten geniyona bertan, kontratikan. |


