Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Atsolorra

...
NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
ZintaOIA-038
Pasartea9. [0:16:15 - 0:18:00] (105 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
Gizartea » Erlijioa » Sakramentuak
Laburpena

Jaio eta lehendabiziko lana bataiatzea izaten zen. Otordua etxean egiten zen aitabitxi-amabitxiekin. Egun batzuetara, berriz, atsolorra: auzoko emakumeak haur jaioberria ezagutzera joaten ziren.

Transkripzioa

- (...) bataillatzen?

- Bai, e... Ahal baldin bazen hurrengo egunin bertan. Eta bataillatuta 're jeneralin atautxi-amautxiyakin geo izaten zen otordua etxian. Eta geo ya... Hoi gue garaiyin. Eta geo ya ondorin kalin 'ta hola hasi zen, estankun 'ta hoitan. Biñon ya erabat esateko itxian. Eta geo atsolorra. Ordun egun bat jartzen zuten denak batin bixitara joteko eta hantxen joten zinak 'e haurrakin 'ta igual jongo zin eta hantxen, ben festa 'ro izaten zuten. Biñon hora ya haurra izandu 'ta handikan egun batzuta 'ro. Bai. Hantxen, denak bildu elkarrekin, 'ta ben haurrakin 'ta, 'ta hantxen ongi pasatzea. Atsolorra.

- Emakumik bakarra (...)?

- Bai, bai, bai, bai, bai. Bai.

- 'Ta zuk euki zenittunin kompaziyo batea, atsolorra ez zen, biño auzokuk 'ta bai...

- Bai, bai, bai, bai. Bai, bai. Bai. Ni honea torri nitzanin 'ta lau haurrak izandu nittunin, lautan berdiñ. Auzokuk beti bixita hartuta, kartzen zizuten hori, zerbatt errealo. Eta biñon ya ez, atsolorra 'ta hola ez, hora ya bakotxa be egunetan 'ta beak posible zunin 'ta. Biñon jakiña gaiñin eoten giñan torko zila.

- Eta noiz hasi zen ospitaletan 'ta...