Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Ogi bila, Nafarroara

...
NorMaitxo Sagardia Olano
ZintaOIA-037
Pasartea3. [0:02:15 - 0:03:30] (75 segundu)
Lehentasuna1
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia
Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ondoren
Laburpena

Gerraren ondoren, errotak itxi egin zituzten eta jendea Nafarroara joaten zen mendiz ogi bila, kontrabandoan. Bera ere joan izan da Ereñozura irin bila, izebarekin.

Transkripzioa

(...) behiñik piñ. Jesus joten zen mendiz zeara, Aranatzea 'ta Goizuta 'ta ogiyan billa.

- Jo, hoi bai kambitu da erki!

- 'Ta harrapazka ogiy hora zea, erosten zun jendiak. Kontrabandun.

Kontrabandun joten zen mendiz mendi. Eta iriñaz zea 're bai, arto iriñan billa 're bai. Gu geok jon izandu... Ni izebakin jon izandu naz trenin zeara, Endarlazara. 'Ta han jende franko tokatu genun Lezotikan jonak iriñan billa taluk itteko.

- Karo, hemen errotak itxiyak.

- Ze, ze bizimodua aittu e?

- Erki kambitu dia gauzak.

- Jesus!

- Hortan, behintzat, bai. Oain denda jon 'ta dena eskura.

- Bai. Dirua 're bai.

- Dirua 're bai.

- Oaiñ errexago.

- Bai.

- Oaiñ jendia ondo bizi gea.

- Bai, guri ez digu iruitzen biño...

- Izango dia batzun batzuk sueldo batetikan eta famili haundiya

ta denak gastorako daudenak. Familiya, ikasketak edo... Izango dia batzun batzuk, biño gaurko eunin diru asko kusten da, e!

- Bai.

- Asko.