Apaiz "casamentero"ak
| Nor | Maitxo Sagardia Olano |
|---|---|
| Zinta | OIA-035 |
| Pasartea | 16. [0:35:00 - 0:36:30] (90 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Erlijioak baserritarrengan zuen eragina Gizartea » Neskatan-Mutiletan » Nobio-kontuak |
| Laburpena | Baziren bikotea egiteko ausardia ez zutenak eta apaiza erabiltzen zuten bitartekari. |
| Transkripzioa | - Semia beste batekin (...) - Hoixe bai. Ezkondu 're bai. Apaizak ezkontzen zittula 're san izandu dute. Ezkondu, ezkondu 're baton batzuk apaizan bittartez. Ezkontza sortu. - 'Ta gurasuk zea ingo zuten ba? - E? - Gurasuk tratua ingo zuten eta apaiza zea, intermediante? - Batzun batzutan bai. Gutxik kontatuk izango zin, biño bai. Izanduk bai. - Hoi gehiyo izango zen famili onekuk eta hola, ez? - Ez preziso famili onekuk. Famili onekuk 'e izango zin, biño bestela beharbada atrebitzen ez zinak, gizonak, 'o emakumik... Pozik ingo 'ta... Oain bezela ez baizen ordun hoi atrebitzen hortaratzea. - Eta gaiña gizasemik ez bazun pausua maten, emakumik zai eon ber, ez? - Bai ba, bai ba. 'Ta karo, bittarteku hoik apaizak batzun batzuk. Batzun batzuk, e. Asko ez, baiño bai, bai. Batzun batzuk bai. - Zuek ez zenuten apaiz berrik? - E? - Zuek ez zenuten apaiz berrik? |


