Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Abere langileak

...
NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
ZintaOIA-033
Pasartea5. [0:07:20 - 0:10:00] (160 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Lana » Abereak
Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste garraio batzuk
Laburpena

Garraiatzeko eta tiratzeko, abereak erabiltzen ziren. Gehiena, astoa, baina baita idiak, mandoak eta zaldiak ere. Seastarrenen, Txata behorra zeukaten.

Transkripzioa

- Behiyak san 'zu, biño bihorra 'ta 're izango zin. Zuek bihorra bazenuten.

- Baita 're. Guk bihorra bagenun. Beltx-beltxa, oso bihor politta. Ni akordatzen nazeneko, pixka 't zartua zen, orduko lan asko iña. Lembizi esneketan eta geo bai han itxian bertan, ni akordatzen nazela, lan gutxi in zun, biño esneketan bai. Eta pixka 't zartua zen eta behiyakin batin ibiltzen zen. Ez ziyoten behiyak ezer itten. Ya ohittuk zozten. 'Ta nik eamaten nittun zea, e.... Errekara, ura iatea eta ni beti desitzen eoten nitzan bean gaiñin jartzeko eta estratak, klaro, animaliyak eta orduko gurdiyak erruedak oso mihak zittuten eta klaro, estrata itten zuten beti zabiztela bajatu. E... Estrata generalin ordukuk bajuok izaten zin 'ta ondoko lurra altuo. Ordun kroskara ailletzin, nik, enitzan atrebitzen jartzia normal zankolaka bihorran gaiñin 'ta jartzen nitzan auspeska. 'Ta auspeska jarri, zako bat jarriko balitz bezela, bire pixka batin joten nitzan 'ta geo beak gelditzen zin ni jeixteko. Bai. Biño iñoiz ez nitzan atrebittu normal zankolaka jartzia. Biñon zakua bezela bai. Metro mordoska batin jon 'ta geo taka, beak gelditzen zin, bihorra. 'Ta ni jetxi eta kontentu. Hurrengo egun arte.

- Nola zun izena?

- Txata. Bai, beltx-beltxa zen. Ez zen haundiya, biñon oso bihor politta.

- 'Ta bihorra asko izaten zen hola mandua 'ta aiña izaten zen gauzak iamateko 'ta hola? 'O...

- Ez, astua gehiyena. Astua. Mandua 're bai, biñon erabat astua. Ordun astuak lan asko itten zun. Baserriyan morroi baten lana itten zun astuak, itxeko lanak itten, esniak eamaten, esnia eamaten ez zunak erosketak itteko... Zertikan ordun astian behiñ 'o bi astetik behiñ 'o jeixten zen enkarguta 'ta ordun astua kargatu 'ta berriz beste bi asteko erosketak inta. Astua bai, astua asko zen ordun.

- Zuek bazenuten astua?

- Ez. Ez.

- Beno, bihorra...

- Bihor hora eta gehiyo ez, astoikan ez.