Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Inaurkina

...
NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
ZintaOIA-030
Pasartea13. [0:29:30 - 0:30:40] (70 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Lana » Basoa
Baserria » Gizartea » Egutegia, natura
Laburpena

Udazkenean, iratze lanaz gain, gehiago ere egin behar izaten zen: barrutietako zakarra biltzen zuten behientzat, zer edo zer jaten baitzuten bertatik. Gainerako inaurkina azpitarako gelditzen zen. Zakar hori belar, iratze, lar, sasi eta añarrak osatzen zuen. Beste batzuek otea ere erabiltzen zuten behiak bazkatzeko.

Transkripzioa

- Iatzetikan, iatzetik aparte, zea, biltzen genun guk zakarra. Barrutiyak... Bi barruti len aipatu ttugu eta biltzen genun zakarra. Eta hoi izaten zen belar, e... Belar zakarra 'ta iatzia tartin 'ta hola, eta itten genun hoi 're jaso, bertan metak iñ, eta zea, botzen geniyon geo behiyai,

askok belarra 'ta eskas zutelako otia ibiltzen zuten 'ta guk berriz, e... Zakar hoi, iñaurkiña, hoi botzen geniyon, majaran onduan besueta behiyai, arratsin 'ta handikan nahi zutena jaten zuten 'ta gaiñekua azpitako.

Bai, 'ta nola, e... Belar zakarra 'ta aiñarra 'ta izaten zen, asko aprobetxatzen zuten. 'Ta geo zakarrana 'o beái gustukua ez zutena, beák gustukuna ez zutenakin azpiya. Bai.