Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Dotrina, euskaraz

...
NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
ZintaOIA-028
Pasartea8. [0:17:10 - 0:19:30] (140 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Erlijioa » Apaizak, elizak
Baserria » Gizartea » Erlijioak baserritarrengan zuen eragina
Gizartea » Erlijioa » Sakramentuak
Laburpena

Eskolara joaten ez zenez, amonak erakutsi zion dotrina. Baina amonak euskaraz erakutsi zion, eta, mojek gaztelaniaz erakusten zutenez, kezka zeukaten nahikoa prestatuta ote zegoen jauna hartzeko. Don Jose Luis Lekuona zen orduan apaiz.

Transkripzioa

- Doktrina bakarrataz kezkatzen zin. Bi komuniyo itten genittun, eta komuniyo ttikiy hoi itteko zortzi urte ingurun izaten zen, eta... Amona dotriña, beno, dotrika ez, errezatzen eakutsi zin. Eta geo hamabi urtetan komuniyo haundiya, eta klaro, ordun

eskolan dena erdaraz itten genun eta... Eskolan jarri ziten, jarri ziyoten itxekuri aukera 'o erdaraz e... Ikasteko errezuk eta dotriña beák eakutsiko zitela, 'o euskaraz in nahi baldin banun itxian ikasi berko nula. Eta... Amonak eakutsi zin

errezo denak eta dotriña dena buruz, béak buruz zekiyen. Ez zekiyen...

- Euskeraz zekin?

- Euskaraz. Eta... Ez zakiyen béak letzen 'ta eskribitzen, biñon dotriña dena buruz zakan, zakin

eta... Dotriña eta elizako kantak, eta bertso zarrak. Haik aittuta ikasiyak izango zittun eta... komuniyo haundiya itteko garaiya torri zen eta... Ordun... Bestik, ne adiñekuk komuniyua ittea monjatatikan denak joten giñan,

biñon zea, besti denak doktriña erderaz ''ta nik euskaraz. Eta... Apaiza Don Jose Luis Lekuona genun, arrontin apaiz ona, haundi bat. Enbil ttiki deitzen zin. Eta... Apaiz haundi bat, haundiya beziñ ona. Oiyartzungua zen eta... E...

Monjak kezkatuk, karo beák ez ziten dotriñik hartu 're itten eskolan eta bialtzen ziten... Bialtzen zuten nekin batin Estankoko Ana Mari, ni biño gutxi da zarraguo eta hora bialtzen zuten aber doktriña zea, doktriña bai 'te nekiyen.

Eta horrelaxen in nun kumuniyua, amonak eakutsitako errezukin 'ta dotriñakin.