Eskola eta lana
| Nor | Erramun Irazu Apezetxea |
|---|---|
| Zinta | OIA-022 |
| Pasartea | 19. [0:43:30 - 0:47:10] (220 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserriko bizimodua Baserria » Gizartea » Eskola Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Santanderrera joaten ziren eskolara. Gehienetan errezuan aritzen ziren, eta, maistrak gehiketak egiten bakarrik zekienez, huraxe ikasita gelditu ziren. Gurasoek gehiago ikastea nahi zutenez, auzoan fraile ikasten ibili zen bati eskatu zioten beren seme-alabei irakasteko. Hartara, arratseko eskolan hasi ziren Txarondoko errotan. Baina handik gutxira maisua burutik nahasten hasi zen eta ez zuten askoz ere gehiago ikasi. Beraiek nahiago zuten baserrian lanean aritu, eskolara joan baino. Beti izaten zen lana, gauean ere bai. Bakoitza bere zereginetan aritzen zen sukaldean. Gerra aurretik ere taloa jaten zen. Ogia garestia zen eta hura kanpoan lanean aritzen zirenentzat gordetzen zen. |


