Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Olaundietako ermita

...
NorErramun Irazu Apezetxea
ZintaOIA-022
Pasartea2. [0:03:00 - 0:05:00] (120 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Erlijioa » Apaizak, elizak
Baserria » Gizartea » Erlijioak baserritarrengan zuen eragina
Laburpena

Olaunditu izeneko parajean ermita zegoen garai batean. Ermitaren pareta zaharretako harriak erabili zituzten Lesakako errepidea egiteko, gerra ondoren. Erramunek gogoan ditu pareta zaharrak eta kaxkoan zegoen gurutzea. Aitak kontatzen zien fraile batzuk ailegatu zirela bertara eta ermitaren oroigarri jarri zutela gurutzea. Ermita egon zen garaian meza ematen omen zen, eta Zaldin inguruko baserritar gazteak bertara hurbiltzen omen ziren, eta, zaharrek berriz, Zaldingo lepotik jarraitzen omen zuten meza, belauniko jarrita.