Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Izar ikuskizuna

...
NorJoxepa Zabalegi Lazkanotegi
ZintaOIA-018
Pasartea5. [0:09:00 - 0:10:15] (75 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Kantak eta kontakizunak » Anekdotak, gertakizunak
Baserria » Lana » Baratzea; soroa
Laburpena

Aitak berak ere entregatzen zuen sagardoa, garlian hartuta. Behin, sagardoa utzita heldu zirela, 'lluvia de estrellas' ikusi zuten.

Transkripzioa

- 'Ta ordun, saarra kartzen zuten 'ta zuek itten zenuten sardua.

- Bai. Bai.

- Saardua.

- 'Ta akortzen naz, e, geo gue attak béak saardua entreatzen zun. Garlian, garlia jakingo 'u horrek zer den! Gurdiyan hartu, eta jabii. 'Ta Altziberra eun batin jon giñan, ni lautzea beti, attakin 'ta. Handik ate giñanin, Altzibarrin,

saardua deskargatu 'ta ate giñanin, hola beira jartzen naz, 'ta beiñ 'e ikusiya: "atta, atta!" san niyon. "zer 'zu?" 'Ta "zer 'ten? Bei 'zazu goi hartan!" ¡Lluvia de estrellas! ¡Qué bonito es!

- Zea, zer ziñazten gabin?

- Bai! Gaiñeko lanak iñ 'ta illuntzin saardua eamatea jonak 'ta bueltan. Holaxen, izarrak, e! (Tipiti-tapa) batetik bestea.

- Zu errepatu!

- Bai. ¡Jesus, qué bonito era! Biño jende askok ikusiya zen.

- 'Ta zuk ba al zenekin? Ez zenun jakingo!

- Ez! Ez nekin.

- Geo.

- Geo bai.

- 'Ta attak ze saten zun?

- "Erra ñeu alajainkua holakoik kusi oaiñik!"