Bileratik etxerako bidea
| Nor | Joxepa Zabalegi Lazkanotegi |
|---|---|
| Zinta | OIA-017 |
| Pasartea | 18. [0:41:40 - 0:44:00] (140 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Aisialdia Gizartea » Neskatan-Mutiletan » Nobio-kontuak |
| Laburpena | Hamalau urterekin-edo hasi ziren bilerara joaten. Aitak, erretiratzeko, txistu egiten zien. Mutilak beti prest egoten ziren etxera laguntzeko, baina berak nobioa arrebaren bitartez egin zuen, bi ahizpak bi anaiarekin ezkondu baitziren. |
| Transkripzioa | - 'Ta noiz hasten ziñazten billerea 'ta? Ze garaikin hasten ziñazten billerea joten 'ta? - Ba! Batzuk goiz 'ta bestik berrriz, beranduxio 'ta. - Zu nola hasi ziñen? Gotze al za? Lendabiziko aldiz billera jon ziñanin? - Zembat, billera jon nitzanin zembat urte izango nittun ba... Hamalau bat urte 'ro. - Bai, e? - Bai, izango nittun seuraski. Guk atta zintzua genun (...) 'ta gaiña goiz itxea! - Xixto itten zun harrek? - Biño harrei eskapo itten geniyon! - Eskapo... - aiy hai! Itxea jon 'ta sermoiyin! Ai hai! 'Ta kuartoa jon 'ta izorrai! - 'Ta ze ordutan... Billera ze ordutatik ze orduta izaten zen? - Bilera? Pos...Urtiak... Jakiñak... Arrasaldin hasiko zen bostak aldin 'o hola. soiñua jotzen 'ta. - Bostak aldin. 'Ta geo? Geldittu? - Geldittu? Ilundu 'ta auro xamar. ongi, ongi. - Geo ez zenuten bire asko itxea... - Uan gabez dia fiestak, e! Toki gehiyenetan. Biño ordun hala izaten zin. - Geo itxea ez zenuten bire asko! Oinez juteko! - Bertan! - Bertan! - Bertan guk! - 'Ta mutillak launtzen al zizuten? - Haik pozik! Utzi ezkeo. - Ez al zeniyon uzten? - E? - Ez uzten mutillai? - Nahi genunik ez, behintzat. Aukeran... Aukera faltia ez zen 'zaten ordun! Edadi haitan! Ezkontzik 'e ez gotzen gaiña. - 'Ta geo gizona izango zena, 'ta billeran izautu al zenun? - E? - Nobiyua nola in zenun? - Nobiyua ez. Be arreban itxea. Be arreba zen ne koñata, ne anaiyakin ezkondua. 'Ta hara joten nitzan ni 'ta hua 're bai 'ta hara! (...) - 'Ta zer zazte, bi senide beste bi senidekin? Hara! - Denak hillak. 'Ta pizkorrena neone. Saltsako... - 'Ta nongua zen gizona? - A...! Horregatik zu hara ezkondu! - Bai. - 'Ta ezkondu 'ta han bai al zin senide gehiyo zu ezkondu ziñanin? - Bai. |


