Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Esneketa utzi zuenekoa

...
NorInaxi Irastortza Artola
ZintaOIA-016
Pasartea16. [0:25:20 - 0:27:50] (150 segundu)
Lehentasuna1
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera
Laburpena

Donostiara joaten ziren esneketariak ere baziren. Etxeetara nola joaten zen esnea eramatera. Galarazi egin zuten esneketan ibiltzea. Gurelesak hartu zuen; prezio merkean, hori bai.

Transkripzioa

- Donostira joaten zienak 'e bazien. Ni ez nintzen Donostira joaten. Aber, topua 'ta gastua zen.

- Karo.

- Haundiy hua. Han, Gantxuixketatik bazin bai, Donostira joaten zienak, biño ni Errentaiyan geldittu nitzan. 'Ta Irunen, Uderren nitzen demboan Irunea joaten giñan. Itxe partikularrak eta...

- Jende asko jongo zen esneketa?

- Segun baserritarrak. Baserritarrak 'e... Denak ez, bat bestiy maten merkexio 'ta hola.

- Eta geo itxea joten... Goiz jongo ziñan?

- E?

- Goiz jongo ziñan, ez?

- Ez, ez, zortziyak betziyak... Zortzi terdiyak. Zazpitako topua, zazpi terditan Errentaiyan zen topua 'ta Errentaira ailletzeko zortziyak eta... Betziyak 'ta han partitzen.

- Partitzen?

- Bai.

- Eta zea, esneketa joten ziñaztenin Inaxi, etxeko giltza 'ta eukitzen zenuten, 'o etxeko andriak erekitzen zizun?

- A, etxian jendi gelditzen zen. Etxe itxitan ez! Jende asko giñen 'ta! Gauza giñanak, ni joaten giñen. Biño gaiñekuan ama 'ta itxian. Ama itxian. Senide gaztegukin 'ta!

- 'Ta zuk marmita haundiyak ze itten zenittun, marmita haundiyak man eta geo nombatte...

- Ttikiyagukin partittu.

- A!

- Ttikiyagu marmitakin partittu. Bestela ez zen karga txarra zea itxetan partitzen ibiltzeko!

- Ordun ez zen astensoreik eta izango!

- E?

- Astensoreik eta ez zen izango? Eskaillerak gotti!

- Ez! Ez zen astensoreik! Bueno...

- 'Ta urte askuan aittu ziñan esneketan?

- Bai, esneketan urtetan ibilli giñen. Urte franko... Ezkondu... Geo esneketa utzi zen. Guralesak hartu zun 'ta akabo! Guralesak hartu zunin akabo, nulo in zun.

- Bai, e?

- Bai. Dena utzi zuten baserritarrak.

- Karo.

- Guralesaiy man bar. Preziyo bajuan, biño obligatu in zuten.

- Hoi da. Ya ez zuten uzten etxetan banatzen.

- Ez ba, ez. Guralesai.