Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Zinema

...
NorKaxilda Zubialde Olaskoaga
ZintaOIA-014
Pasartea17. [0:41:00 - 0:44:30] (210 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Pertsonaia ezagunak » Kanpotarrak
Kultura, Kirola, Jaiak » Kultura » Zinea
Laburpena

Sara Montiel espainiar aktoreak pelikula bat grabatu zuen Oiartzunen. Jende askok gogoratzen du gertakizun hau. Kaxildak ere oso gogoan du: plazan bizi ziren eta beren etxeko balkoia leporaino bete zen filmaketa ikusteko. Oiartzunen zinema egon zen; Don Jose Bergaretxe apaizak jartzen zituen pelikulak Kontsejun.

Transkripzioa

-'Ta zu gotzen al za, oaiñ hola dotorez ai gala 'ta, Sara Montiel torri zela pelikula grabatzea?

- E?

- Zu gotzen al za Sara Montiel...

- A bai, Sara Montiel?

- Gotzen al za?

- Itxetik kusi 'ta!

- Karo, plazan!

- Ni plazan bainitzan! 'Ta aurrekaldin nun 'ta!

- Metro gutxira ikusko zenun ordun!

- aleiya! Balkoiya lepoaiño betian ekittu nun! Jendez dena betia! Izautzen zen guziya, denak ne etxea! Hua ikustea! Sara Montiel!

- Gotzen za nola izan zen?

- Akortu? Primeran akortu! Primeran!

- Ze in zuten? Prozesiyua 'o...

- harrek? Teatrua! Teatrua in zun, teatrua! Eta bestia zeiñ zun harrek bekin?

Oiyartzungu zun 'ta! Barberuna! Bai, barberuana! Nola... Bai...! Akortzen, akortzen ez zaztela! Oaiñik hemen da 'ta! Jabier du izena gaiña!

- Bai!

- Hori!

- Hoi ate al zen bekin?

- Bai! Sara Montielekin!

- Ordun beai galdetu ber 'yogu!

- Bai! Biyek ate zin!

- Gurutze Berrin iondu 'men zen.

- Bai ,baita 're, baita 're. Baita 're.

- Oso guapa izango zen!

- Uaiñik atetzen da, e!

- Bai. Biño... Bueno!

- Oaiñ kambiatua milla gauzetan!

- Karo! Biño harrek...

- Harren arpeiya, harren arpeiya... Biño ordun!

- Rebuelo erra izango zen!

- E?

- Rebuelo erra iongo zen hemen!

- Plaza bat eondu zen! Lepoaiño betia! Denak hua ikustea! Denak hua ikustea! 'Ta oaiñ askotan kusi izan dutenin saten dut: "horrek zembat arpei 'te 'ttu! Ordutik honea!"

- Bai.

- Bua...!

- Joe, hua 're!

- Uaiñ urte asko 'ttu harrek 'e!

- Bai...!

- Ordun gaztia zen.

- Harrek gaiña ez du meritoik! Hua operatu 'ta dena in da!

- Ba, horrek arpeiya dena berrittu du!

- Bai...!

- Dena. Dena bai.

- Diruk harrek 'e!

- Asike akortzen za!

- Bai. Bo, ni ez naz gotzen, nik ikusi nun pelikula!

- A! Pelikula ikusi zenun!

- Itxian pelikula ikusi genun, 'ta ordun san ziten: "ikusi pelikula Oiyartzun atetzen da 'ta".

- Bai, bai, bai. Oiyartzungo plaza erki jitu zun harrek. Erki jitu zun! Oi...! Yalokreo!

- 'Ta bestela, zinia bai al zen Oiyartzunen?

- Zinia bazen. Don Jose apaiza, bakizu, Bergaretxe?

- Bai.

- harrek itten zuna! harrek botzen zun.

- Hara.

- Kontsejun. Zinia botzen zun harrek jaitan, tarteka. Beti ez, e! Biño tarteka botzen zun zinia. 'Ta joten zen jende asko, bai.

- Zu joten ziñan?

- Bai, behiñ 'o behiñ. Gutxitan jon nitzan. Gutxitan. Biño behiñ 'o behiñ jon nitzan. Biño zinia botzen zun.