Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Jaunartzea ospatzen

...
NorKaxilda Zubialde Olaskoaga
ZintaOIA-014
Pasartea13. [0:31:30 - 0:33:50] (140 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Gizartea » Baserriko bizimodua
Gizartea » Lagunartea eta familia » Jatekoa
Gizartea » Erlijioa » Sakramentuak
Laburpena

Ospakizunetako otorduak etxean egiten ziren. Bi jaunartze egiten ziren: txikia eta handia. Handia gehiago ospatzen zen.

Transkripzioa

- Boda 'ro itten bazen dena itxian.

- Dena, dena itxian. Kumuniyua 'ta hoi denak itxian, itxian.

- 'Ta bankete haundiyak itte al zin? Zu gotzen al za?

- E?

- Kumuniyuk 'o bodak 'o zerbatte...

- Bai, akortzen naz. Irundik izeba 'ta, josaba 'ta denak torri zin ne komuniyoa!

- Itxea?

- Itxea bai, itxea. Biño izebak eta bazkaiya ederki jarriya zuten. ben heaztiyak bazittuzten itxian 'ta, iña bazkaiya. ben gustora 'ta denak erki bazkaldu genun.

- 'Ta zuen garaiyan bi kumuniyo al zin?

- Bai...! Bai, bai. Kumuniyo ttikiya, 'ta kumuniyo haundiya. Bi zin.

- Zembat urtekin izaten zin haik?

- Zazpi urtetan ttikiya, 'ta geo hamarretan haundiya.

- 'Ta gehiyena zelebratzen zena zein zen?

- ttikiya ez genun hala zelebratzen, ez. Gosai pixka 't difentixiaua,

txokolatia 'ro hola itten zuten kafesnia berrin, 'ta gailleta batzukin 'o hola, biño gaiñekun ez. Ez.

- Geo bai.

- haundiya bai, haundiya bai. haundiya bai. haundiya itten zen, padrinuk eta launan bat 'o beste, 'ro... Juntatzen giñan mordoxka.

- Zein zenittun zuk atautxiya 'ta amautxiya 'ta? Zein zenittun? Gotzen za?

- Bai. Nik Irungu, Irungu, Irunguk nittun, amautxiya Irunen bizi zen, 'ta atautxiya Prantziyan.

- A bai, e?

- 'Ta torri zen hala 're hura 're. Bai, torri zen, torri zen.

Hura torri zen be andrikin kumuniyoa. Bino kumuniyo ttikiyan ez.

- Eta oaiñ itten din bezela, erregaluk 'ta itte al zin?

- Bai, nei karri 'izkiten galtzerdiyak, zapatillak, 'ta gonagorantxa bat 'ta karri 'izkiten.

- Ze karri zizuten?

- Gonagorantxa.

- Zer da Gonagorantxa?

- Azpikua.

- Zea, kombinaziyua 'ro?

- Bai!

- Soiñan azpitik iamatekua?

- Bai, bai, bai. Beti beti iamaten dugu. Galtzakin ez, biño beti honekin, beti honekin, beti. Sekula ez ga gabe ibilli.

- Bai, oaiñ ez da ibiltzen, biño zuen erarekuk bai denak.

- Bai! Bai, bai.