Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Eliza eta dantza

...
NorKaxilda Zubialde Olaskoaga
ZintaOIA-013
Pasartea30. [0:54:00 - 0:57:00] (180 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Gizartea » Aisialdia
Gizartea » Erlijioa » Eliza
Laburpena

Altzibarko bilera oso polita izaten zen. Jende asko etortzen zen kanpotik; denak oinez. Lehen denean baltsa dantzatzen zen. Gero hasi zen eliza kongregazioetako jendea bidaltzen, baina hala ere, gazteek dantzan segitu zuten.

Transkripzioa

- Geo igandetan 'ta izaten zen, Xanistebanetatik aparte, izaten al zen dantzik, eta?

- Igandetan izaten zen, billera.

- billera.

- Altzibarren. Hantxe Altziberko plazan. Iruñarreneko balkoitik jotzen zuten soiñua, eta han, plaza hartan itten zen dantza. Hura gauza politta zen.

- Joten ziñazten zuek?

- Bai, gu joten giñan, bai, joten giñan. Joten giñan. Ekustea! Ez giñen dantzan biltzen, biño ekusi bai! Biño jende asko juntatzen zen. Errenteitik 'ta etortzen zen jendia, e! Horrea, Altzibarra!

- Jo!

- Bai, bai, bai.

- 'Ta jendia oiñez 'ta torko zen garaiy hartan?

- Oiñez, oiñez, oiñez. Ordun ez zen autobusik! Oiñez! Denak oiñez. Biño jende ona tortzen zen, formala. Kampoko jendia formala tortzen zen honea billera.

- Difentzi erra!

- Bai. Altzibarren, bai. Altzibarren oso ederki eoten zen iande arrats... Iande arratsaldetan, primeran!

- Eta zea, e... ze, dantza agarraua itten al zen? Uzten al zuten?

- Ibiltzen zin, bai.

- Ibiltzen zin?

- Bai, bai.

- Apaizak uzten zuten?

- E?

- Apaizak uzten zun agarrauan?

- Bai. Bai, bai, Altzibarren bai. Altzibarren biltzen zin. Hemen 'e bai Xanisteanetan, e!

- A!

- Bai, bai, bai. Geo hasi zin kongreaziyotik bialtzen.

Gero hasi zin baltsin ibiltzen zinak, kongreaziyotik bialtzen.

- Geo hasi zin?

- Neskak, biali itten zittuzten.

- Hasiyeran uzten zuten, 'ta geo ez?

- Hasiyeran ez, geo, geruo!

- Hoi zer zen, apaiza kambitu zelako? 'Ro...

- Bikaiyuk aindu zulako, 'ro, ez dakit zertik! Denak kambitu! Bai, asko biali zittuzten. Kongreaziyotik.

- Ordun lotx ikaragarriya izango zen.

- Lotxa, pena! Pena, pena zuten haundiya. Biali zutelako pena! Biño ez zuten dantza utzi, e! Ez, ez, segi aurrea!

- Ze, seitzen zuten?

- Bai, bai, bai. Dantzan seitzen zuten...

- Gordian?

- Bialigatik seittu itten zuten geo dantzan haik.

- A...!

- Bai, bai, bai, bai. Biño, amurraziyukin e! Izautzen genittun.

- Eta kongregaziyotik bota 'ta dantzan seittu 'ta ya ez al ziyoten ezer gehiyo saten?

- Ez zin kongreaziyoa joten geo.

- A!

- Ez, ez. Fuera, fuera. botik, botik.

- Eta haik ez al zuten fama txarra 'ro hartu?

- Ez! Fama txarra ez, hura, hura ofendittu zutelako ya... Apaizan legia!

- Bai, hoi da. Biño agarraua dantzatu zuten gaztiak ez al zin gaizki ikusiyak izandu?

- Ez.

- Jendingatik?

- Ez, ez, ez, ez, ez, ez, ez.

- Errespetatu zituzten?

- Errespetatu zittuzten. Errespetatu zittuzten hortan. Biño holaxe ibilliyak dia, holaxe pasik dia gauzak! Horra! Oaiñ 'e esan 'zkizutet!

- Bai...! Gauza pilla erra! 'Ta zer 'zu hola gouan beste...