Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Harrikalariak

...
NorKaxilda Zubialde Olaskoaga
ZintaOIA-013
Pasartea29. [0:52:00 - 0:54:00] (120 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Harreman sozialak (despedidak...)
Iritzia » Herriaren nortasuna
Laburpena

Kanpotik koadrillaka etortzen ziren. Ongi moldatzen ziren bertakoekin, baina arratsean harrikalariak ateratzen ziren bidera. Herriko zaindaria ere, San Esteban, harrika hil zuten.

Transkripzioa

- Behiñ, akabo.

- Akabo.

- Ez.

- 'Ta zu dantzaiya al ziñan?

- Ez, ni ez nitzan dantzaiya! Ekusi itten, gustatzen zitt. Ekustia gustatzen zitzaidan, biño neone, neone ibilli ez. Biño haik ekustia, bai, gustatzen zin.

- 'Ta zea, kampokuk... Kampoko... Kampotik ze tortzen zin, mutillak 'o neskak? Denetik?

- Denetik! Denetik! Kuadrilla gaitzak tortzen zin 'ta!

- Kuadrillaka!

- Bai!

- 'Ta kampoko bat hasten zenin bertako batekin dantzan in nahiyan 'ta?

- Denak, denak elkarrekin.

- Denak elkarrekin.

- Denakin, elkar.

- 'Ta hemengo mutillak ez al zin haserratzen, 'o?

- Ez, ez.

- Kampoko mutillak tortzen zinin 'o...

- Ez, moldatzen zin erki! Erki moldatzen zin. Ez zin haserretzen.

Saten genun: "bakotxa be herrira jon 'ta, ez 'ttuk ba haserretzen e!"'Ta hoik etorri 'ta dena libre. Bai. Ez, ez, jende, jende ona zen. Jendia borondate onekua tortzen zen. Bai.

- Eta hemengungatik ez al zen saten oiyartzuarrak harrikaiyak giñala, 'ro...

- Harrikalaiyak esaten ziyoten, bai. arratsin itten zuten hoi.

- Ze itten zuten?

- Harrikan iual aurrin biali!

- A! Kampokuk?

- Oiyartzunguk kampokuri!

- Harrika biali!

- Hemendik biali! Hori bai, arratsin itten zuten.

- 'Ta zertik bialtzen zittuzten?

- Erokeiya maten ziotelako! eranak 'o, auskalo! Nahastuko zin 'ta! Gaiñekun zertik?

Guk hoi saten genun: " Biño, zertik? Hoik gizajuk etorri 'ta, baijuzte! Utzi yozute pakin joten!"

- Ya.

- Harrika, bai! Horrengatik du Oiyartzunen harrikan fama.

Xanisteban 'e, Xanisteban 'e harrika hilla da, e!

- Bai.

- Hor dugu muestra! Harrika hilla!

- Handik hasita izango zen.

- Bai, ba! Hortik, hortik, horrei, hortik horrei seitzen 'ute! Horrek seittu du. Bai.

- Eta zea, e... Gaiñekun...