Gerran, irakasle aldaketa
| Nor | Kaxilda Zubialde Olaskoaga |
|---|---|
| Zinta | OIA-012 |
| Pasartea | 15. [0:37:00 - 0:39:00] (120 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Eskola Gizartea » Hezkuntza » Eskolak Baserria » Gizartea » Gerra garaia |
| Laburpena | Gasteizko maistrak ez zekien euskaraz. Elkar ulertzeko hiztegia erabiltzen zuen. Gerra garaian, beste irakasle bat hasi zen Aierdin. |
| Transkripzioa | - Donostitik. 'Ta gu ate giñanin, Donostiko hua geldittu zen. - Donostikua. 'Ta hoa bertan iondu zen bizitzen? - Han, han bertan bizitzen zen. Han bertan, han bertan. - 'Ta zer zin erdal... E... Vitoiku hua erdalduna izango zen? - E? - Ez zun jakingo euskeraz? - Ez, ez, ez. Ez zekiyen hitzik 'e euskeraz. Dikzionaiyua zun. Euskaraz ikasteko beak zerbatte hitz ein ber zunin. - A bai? - Bai. - 'Ta zuekin euskeraz aitze al zen? - Gui, gui hitz eitteko euskaraz beak dikzionaiyotik sate ziun askotan. - Karo, zuek kastillanoz jakiñ 'e ez! - Guk kastillanoz saten geniyon, saten geniyon. - A bai? bagenakiun pixka 't. Bai, bai. - 'Ta beak gaiñekua eakutsi nola itten zun? Kastellanoz? - Berak eakutsi in ber zun eta nombatte ze itten zitzaiyon, eakusteko zailla 'ta dikzionaiyotik aixo zeatu, kopiatu euskara. - Ai ba! - 'Ta ordun euskaraz beak esan. - Hara! - Bai! Bai, bai, bai. Guk saten genun, "biño horrek zertik ez du ikasten?" - A, geo ikasiko zun ba? Aiyan aiyan... - Bai, ikasi zun, e? Ikasi zun joteko. Joteko ikasi zun. Bazekiyen joteko euskaraz. - Hara. - Eta Donostikuk harrek jakingo zun. - Bai, Donostikuk bai, Donostikuk bazekiyen. Donostikuk bazekiyen euskaraz ederki. - Biño geo, e... Gerra garaiyan ya kastillanoz hasiko zin ematen? - Ez. - Ez? - A, gerra demboan bai, bai, kastillanoz bai. - Kastillanoz. Ordun beste norbaitt torko zen? - Ordun beste... Gazte-gazte bat joten zen. Ez dakit nongua zen. Gazte-gazte bat joten zen geo. - Zuek oaindik Ergoiñen ziñazten gerra hasi zenin? - Oaiñik Ergoiñen giñan gerra dembun. Gerra dembun ordun ya... |


