Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Goseari aurre egiten

...
NorKorneli Egimendia Aranburu
ZintaOIA-011
Pasartea13. [0:28:00 - 0:29:20] (80 segundu)
Lehentasuna1
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila
Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra garaian
Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Neskameak
Laburpena

Ahizpa Donostian zegoen neskame eta nagusia kontsulatua zen. Nagusia ihesi joan zen Holandara eta gauzak bidaltzen zituen etxera, eta ahizpak beraiei, horri esker ez zuten hainbesteko gosea pasatu.

Transkripzioa

- A! Donostiyan. Eta Beorlegi harrekin eondu al zen Donostiyan?

- Bai.

- A...!

- Hora konsuladua batzen. Nausiya konsuladua Holandakua zun, 'ta han alkar harrapatzen zutenin han erki eoten zin. Geo, gerrako dembun gauza dena bialtzen ziyoten Holandatik Donostira, nausiya 're Holanda jona baitzen ihesi bezela jon zen hora 're.

'Ta geo ahizpak itten zin nei pixkaka-pixkaka biali 'ta hambesteko mixeiyik ez genun ikusi guk. harrek bialtzen zigun gauz asko: oliyua 'ta, ogi... Ogi puskik sobratzen bazen 'e bai 'ta, ordun dena ona zen!

- Karo, ze razionamenduk 'e ez zun asko emango!

- Oi! Razionamentoik ez zen ezere izango, ezerez ordun razionamentoik, gutxi!

- Karo!

- Ogiyan billa joten giñanin 'e ze maten zuten ba? Ogi... Tostada zar zea batzuk, hola redondo... Eziñ txikittu zin mooko zea batzuk tostada zar batzuk, besteik ezerez.