Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Kartzelatze asko

...
NorKorneli Egimendia Aranburu
ZintaOIA-011
Pasartea10. [0:22:00 - 0:23:50] (110 segundu)
Lehentasuna1
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila
Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra garaian
Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ondoren
Laburpena

Gerra bukatu eta gero, 'mantxa' zeukala iruditzen zitzaien hura kartzelara eramaten zuten. Jendea kexatu egin zen eta orduan hasi ziren batzuk aske uzten, baina batzuk hil egin zituzten.

Transkripzioa

- Haik iña dena ongi iña zon 'ta!

- Bai, biño, jo...! errak iñ zittuzten, e!

- errak, bai!

- 'Ta geo, gerra bukatu 'ta geo 're, jendia detenittu 'ta itten zuten, kartzela eaman 'ta... Ez?

- E?

- Gerra bukatu 'ta geo 're kartzelara 'ta eamate zuten jendia!

- Bai, eaman zittuzten! Bate mantxa zuna iruitzen zitzaiyotena hartu 'ta eman kartzela 'ta, kartzelan hantxe iuki. Ahalik eta jendia muittu 'ro, jendia zeatu zen arte, aleiya, haik ez zutela ezene kulpik. Kampotik etorritako jendia zela dena, gu bertakuk ez genula ezere kulpik!

'Ta... Orduntxe hasi zen pixkat libratzen, bat 'o beste 'ta... . Geo behintzat, nozpatte libratu zittuzten, biño denak ez. Hill iñ zittuzten batzuk 'ta... Uan, nik ez dakit zeiñ zin hillak eta zeiñ zin zeak. Nik dembo... Urte asko da 'ta...

- Urte asko da bai!

- Biño, gauz onik ez! Ez zala behintzat... Hemen gerraik ez dugu behintzat, desitu berrik gehiyo!

- Hoi ahal bada ez, e! Hoi azkenekua, gerra! E?

- Uf! Haik 'e ez ziyoten beitzen ezta ezta ezeei 're!

- Bai, 'ta geo... Gorrotua ikaragarriya! Bata bestei eziñ ikusiyik!

- Eziñ ikusiya bata bestia!