Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Arozena txistulariak II

...
NorKorneli Egimendia Aranburu
ZintaOIA-010
Pasartea17. [0:45:10 - 0:46:25] (75 segundu)
Lehentasuna1
GaiakKultura, Kirola, Jaiak » Kultura » Musika
Laburpena

Ezkondu eta gero ere Santosek txistua jotzen zuen. Mendira joaten ziren txistua jotzera. Arlepora, Artikutzara, Ergoiendik gora... joaten ziren. Sagardotegiak hasten zirenean ez zen etxean gelditzen.

Transkripzioa

- Ezkonduta geo 're Santosek txistua jotzen al zun?

- O! Amakin bat bier jona da Arlepoa 'ta, zeara... Beste mendiyak zer dia hor? xixtua kuadrilla juntatu 'ta, txistua hartu 'ta martxa txistua juaz.

- Mendira?

- Mendira.

- Zertikan? Gaazita zolako 'ro?

- Mendira zertik joten zin?

- Oi! Jaitan mendira jon 'ta, jatea!

- Ordun erromeiya prepatzen zuten!

- Hoik joten zin mendira, kompaziyo batea, Artikutza jon ber bazuten permisua eskatu ber izaten zen, 'ta Artikuzko sarrerako taberna hartan ordun jaten maten baizuten. 'Ta han jaten zuten. Hemen enkargatu bazkaiya 'ta han jan. 'Ta txistua plazan jo 'ta denin.

'Ta geo Ergoindik gotti ez dakit ze mendi zuten hor, bado hor 'e zerbatte. Hor ibiltzen... noiz-nahi ibil... noiz-nahi joten zin. 'Ta saardoteiyak hasten zinin...

- Geldittu gabe!

- Ez kontatu itxian!

- Itxian 'e lana in berko zuten ba! 'O beti kampun ibiltzen zin? Beti txistua jotzen?

- Ez itxian...