Lana eta dantza, biak
| Nor | Korneli Egimendia Aranburu |
|---|---|
| Zinta | OIA-010 |
| Pasartea | 6. [0:13:00 - 0:14:25] (85 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak |
| Laburpena | Altzibarko bilera plazan eta bera Albistur tabernan lanean ari zela, tabernatik korrika atera, 'irraako' bat egin eta berriz atzera, korrika, lanera joaten zen. |
| Transkripzioa | - Ne pasiuk jon zin! Ez nun asko pasitzen nik, ez! Jaitan ez nitzan atetzen. - Hoi galdetu ber nizun. - Hoi ba! 'Ta hoitan 'e ibilli ber nun jaitan 'e 'ta! - Karo! - 'Ta hortxe nolazpatte bizi! - Dantzan 'ta ez za asko ibilliya izango ordun zu? - 'Ta dantzan 'ta batez. 'O geo bai? Geo nobiyo in ziñaztenin, ya atetzen al ziñazten? - Dantza... Zea... Iruñerreneku Mañuelek jotzen zun dantza ordun. Zea, balkoitik soiñua harrek jotzen zun, 'ta dantzan, tokata ai zunin, iñor ez bazon tabernan, korrika jon 'ta hango batekin jon 'ta dantzan, irraako bat in 'ta atzea taberna korrika! - Ordun goua bazenun dantza itteko! - Bai. Tabernako lana bakarrik itten nun nik ordun, fregatzeko beste bat bai baizen. - A...! Ordun... - Hura tortzen ez zenin, ni jibatzen nitzan. Biño gehinin tortzen zen hora, 'ta harrei patzen ziyoten patu ber zena, 'ta nei 're bai 'ta, geo han dantzan irraako bat in, 'ta atzea lengo tokira lanea! O...! Ne bizimodua dena hoixe zen, lana! |


