Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Amezkilak

...
NorFrantxiska Iragorri Iriarte, Maitxo Gaztañaga Etxeberria
ZintaOIA-009
Pasartea7. [0:11:20 - 0:12:40] (80 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Gizartea » Aisialdia
Gizartea » Erlijioa » Mezak
Laburpena

Amezkilak jotzen zuenean denek etxera egin behar zuten erretira. Bileran dantzan ari baziren ere, denak korrika etxera.

Transkripzioa

- Gui amak Txikierdira juten ez zigunen utzitzen! 'Ta Altzibarren 'e... Ze...

- Neone fiestatan!

- Hamazazpi urte 'ta hemezortzi 'ta ya Daniel nobiyo nula 're Amezkillako itxea! 'Ta...

- Nik ez nun holakoik...

- Dantzan hasten giñan ya, Aldapako maldan ya Manuel hasten zen ez dakit noizko balkoitikan filarmonika jotzen gue Enkarnazio Garbunokua 'ta Tesa Xixariona 'ta

Altzatxikiko Maitxo 'ta... Bagiñan kuadrillatxo bat... Jesus! Hombesteko takoiyakin! Haik dantzak Altziberko plazan! 'Ta Albixturreko ixkiña beitu 'ta: "Ba, oaindik ez zionen kampantorreko argiya pixtua" Amezkilla jotzin argiya pixten zuten.

- Amezkilla zer da?

- Amezkilla? Kampanak.

- Kampanak.

- A!

- 'Ta itxea erretiratzeko zea.

- A!

- Anjelus errezatzeko... Oaiñ 'e jotzeun 'te.

- Illunaarrin 'e bai?

- Bai, bai. Zortzitan! Zortziyak eta bi, hiru minututan. Konturatzen bazazte,

beste kampana batzuk jotzen 'ttu Oiyartzungo kampanak.

- Eguardiyan bai leno! Biño oaiñ ez dakit hoi 're jotzen

- Itxea ez da iñor jungo!

- E?

- Itxea ez da iñor jungo?

- Lo oaiñik, geo atetzeko!

- A! geo atetzeko!

- Geo atetzeko? A, karo!

- Biño ordu jakintsu hoi ordu jakiña izaten zen hoi jotzen zutena...

- Ordua ez, udaran illunakin batikin...

- Txikierdin 'e zembat denak dantzan han zabiltzan 'ta oaintxe jotzen zun denak korrika! Batzuk aiyeka batea, bestik bestea, denak korrika!