Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Haizateko eskola

...
NorFrantxiska Iragorri Iriarte, Maitxo Gaztañaga Etxeberria
ZintaOIA-009
Pasartea4. [0:05:00 - 0:06:50] (110 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Gizartea » Eskola
Gizartea » Hezkuntza » Eskolak
Gizartea » Hezkuntza » Maixu-maistrak
Laburpena

Maitxo Haizatera joan zen eskolara. Belaztiko Tomaxa zuten maistra. Gero Errenteriara joan zen, hango eskola publikoetara.

Transkripzioa

- 'Ta larunbatin 'e bai, eta hola. Eta eskola, berriz, ba... Eskola.. Haizatea. Geo han itxia erreta geldittu giñenin, nola san 'ten Istuitz goiya guria erdiya hutsa eoten zen erdikua, hara torri giñen bizitzea. 'Ta han eondu giñen itxia berriya iñ arte.

'Ta ez dakit zembat dembun eongo giñan. Kumuniyuk 'ta denak handik iñ nittun 'ta! 'Ta ordun zen Belaztiko maistra, Tomaxa. Zuk izautuko zenun hua? 'Ta hara juten giñan. 'Ta han ikasi genittun guk ba, letzen 'ta, dotriña 'ta, gantxillun 'ta, holako gauzak.

Geo haunditzen guzen bezela, Errenteira, biño Errenteira... Geo hortako aizpa jaiyo zenin, gaiña itxe huts hortan jaiyo zen, aizpa, oaindik itxia iñ gabia gendun, beko zea hortan. Ordun izeba hasi zen. 'Ta ordun izebakin ni juten nitzan eta ematen ziyon esnia maistra bati, maten ziyon.

'Ta ni neska kozkorra harekin batin eta harek esan, juteko 'ta harek hartuko zila be zean, be klasin hartuko zila. Ez lendabizikua, ez bigarrena 'ta ezer 'e ikasi gabe, haren azkeneko laugarren mailakoa sartu nitzan. Ezer ez nekila!

- Harrekin batea!

- Bai, maistrak sartu zin nei hara! Han zozten haundiyuok, ni biño zaarrok eta... Azkeneko mailara sartu 'ta han pixka 't.

- 'Ta hoi ze, Errentiyan bertan hoi?

- E?

- Errentiyan?

- Errentiyan bertan bai! Errentiyan bertan!

- 'Ta ze eskola zen hoi?

- Hoik? Publikuk. Oaiñ 'e han do publikua zean... Meno, lengo tokiyan do. Lengo frontoiya zen...