Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Ote-jotzen

...
NorJoxe Luix Lardi Landa
ZintaOIA-002
Pasartea2. [0:02:20 - 0:04:45] (145 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Lana » Baratzea; soroa
Baserria » Gizartea » Emakumeak eta haurrak baserrian
Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak
Laburpena

Emakumea gizasemea bezala lanean. Ote-garraioan. Otea jo, trazarekin. Jokia.

Transkripzioa

- Emakumik nola ibiltzen zin jantziak? Gehienak gonak ibilko zittuzten...

- Beko zurmiyuñokuk.

- 'Ta haik 'e abarkak eta iul-iul.

- Ez dakit hoixe... abarkak eta... miño emakumik ordun baserriyan gizasmik bezela itten zun lana e. Nonahi iatzetan... denatan. 'Ta garaia haitan gaiñea, otia 're, mendian in ber izaten zuten 'ta... Zuk ate zu kontua, Altzibertik bizkarka Paularren barrena,

Saularren barrena, ya Pikoketa ondoaiño bizkarka. Hanako Uxiarko aotza hoi, Rufino 'ta, Carlos 'ta hoik. Hementxe trenbide betti pasatzen zin.

- Goiti betti.

- Goiti betti. Zamakin 'ta hartu bena hua bizkarrin 'ta. Zer 'ta otia! 'Ta geo... geo otia jo makinakin, 'ta arbi pizar bat nastu, jokiya saten ziyoten, 'ta hua eman behiyaiy. Ordun ez zen pentsoik.

- Hua jateko zen? Hua ez zen azpitako 'ta?

- Ez, ez, ez.

- 'Ta makinak bai al zin hau txikitzeko? Zu ez al za gotzen zeakin jotzen zutela?

- Bai, harekin 're bai 'ta hua zuna... makina zuna abetsa zen. Trazakin, trazakin jotzen zuna zen pobria, makina eosteko diruik ez zulako.

- 'Ta zuk ba al dakizu... zer zen: traziya?

- Baita jo... baita hartan aittu 're!

- Aittu 're bai? 'Ta zea... musika atetzen zela 'ro... bai al zen? 'o rimua atetzen zela'ro? Txalaparta bezela jotzen zen 'o... zuek lanin aiko ziñazten?

- Bai! gu ordun txalaparta 'ta zea zer zen e'genekigun, emakumia!

- Eta txikitzeko... behiyai jaten emateko... ongi txikittu berko zen ez?

- Bai, bai. Bastante, bastante.

- Arantza haik zea itteko ez?

- Bai. Hola, tipu hontan 'o hola. Batzuk iual luzio. 'Ta jarri, taska. Taska saten ziyoten. Hola, eurrakín 'ta iña. 'Ta hara bota otia 'ta kazka-kazka-kazka-kazka jo 'ta atxarraztalukin

nastu 'ta kaz-kaz-kaz berri 'e 'ta. Lau 'ro bost laun: dan-dan-dan-dan-dan! Geo hua bota bazterrea 'ta geo arbiya 're txikittu hua bezala 'ta nastu, jokiya saten ziyoten, 'ta hartu xixteran 'ta hua eman behiyaiy. 'Ta...

- 'Ta hoi zer zen, belar gutxiyo zelako 'o belarra miño geyo alimentatzen zittun harrek?

- Ordun, garai haitan, belarra miño geyo itten baizen artua. 'Ta artua itten den tokiyan belarra ez da izaten.

- Zer zen zelai gutxiyo?

- Bai, belaso gutxiyo.

- Belaso gutxiyo.

- Oain dena belasua da, miño ordun ez baizen hala. Hau, goiko zabala hau dena, artuak itten zuten e!, dena!