Xanistebanak
| Nor | Kaxilda Zubialde Olaskoaga |
|---|---|
| Zinta | OIA-013 |
| Pasartea | 28. [0:49:40 - 0:52:00] (140 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Kultura, Kirola, Jaiak » Kultura » Dantza Iritzia » Herriaren nortasuna Kultura, Kirola, Jaiak » Jaiak » Xanistebanak |
| Laburpena | Xanistebanak: zortzikoa, zahagi-dantza, bizkarrean saltoka ibiltzen zen beste "jostaketa arraro" bat. Bederatzietarako erretira. Hiru egun festetan. Kanpoko jende asko etortzen zen xanistebanetara. |
| Transkripzioa | - Xanistebanetan zortzikun ate zuten. 'Ta nolako zortzikua itten zuten! Oso dotore! Ez, Xanisteban polittak itten zittuzten. Dantza polittakin 'ta, dena sueltun 'ta, zea iñ, biño polittak oso! - Dantza asko? - Bai, bai. Dantza asko, dantza asko! Zortzikua dotoria dena! Kolorez jantziyak emakumik eta gizasemik, 'ta denak korrun plazan erdiyan. - 'Ta hoi ze izaten zen, mutillak hasten zin 'ta geo neskak atetzen zittuzten, 'o hasiyeratik neskak 'ta mutillak ibiltzen zin? Gotze al za? - Dena hasiyeran. - Dena hasiyeran. - Bai. Ez, oso ederki, hua ederki itten zuten Xanisteanak. Oso poliki itten zittuzten. - 'Ta zein atetzen zen, edozein dantzara, 'o, 'o... Talde bat 'o zen dantza itten zuna? - Itten zuten talde batzutan, talde batzutan. Geo arratsin erretira goizo. Betzitako fix...! Dena itxiya. - Dena! - Dena. - Hiru. - Hiru eun! - Hiru eun Xanistebanak. - 'Ta ze gehiyo itten zin? Dantzaz gaiñ, ze itten zen gehiyo? - Dantza 'ta geo, zea 're bai, este... Beste jostaketa bat bazuten, raro, rarua! Saltoka bizkarrin gaiñin barrena, 'ta, geo zaiya 're bai. zaiya joka 'ta, hoi 're, hoi 're bazuten. - Bai. - Holako gauzak itten zittuzten. - 'Ta e... Jigandik 'ta bai al zin ordun? 'O geo karri zittuzten? - E? - Jigantik eta burundiyak eta... - Bai, bai, bai, bai, bai. Bazin, bazin. Bazin, bazin. - Oain dinak, beak? - Beak, beak. - Berak? - Berak, berak. - Urtiak battute ordun? - Bai. Ederki itten zittuzten, Xanisteanak polittak itten zittuzten, oso polittak! 'Ta kampoko jende asko tortzen zen. Ba... Asko e! Ez pentsa! Irundik eta tortzen zin, honea! fuego jendia. Guk saten genun: "honea zerta tortzen dia jendi hoi dena?" "Oi, fiestak kustea!" - 'Ta zuek joten ziñazten kampokota? - E? - Kampoko fiesteta joten al ziñazten zuek? - Gu? Milagroz! Behiñ Irunea joan giñan. San Martzialeta. Behiñ. |


