Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Ugaldetxon maistra

...
NorLuixa Berrondo Iartzabal
ZintaOIA-043
Pasartea17. [0:33:30 - 0:34:40] (70 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Hezkuntza » Eskolak
Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Irakasleak
Laburpena

Ugaldetxoko eskola txikia zen, baina 80 ikasletik gora eduki izan ditu. Gurasoek haurrari gor egitea nahi izaten zuten.

Transkripzioa

- Hoi ze izan zen, gerra bukatuta geo san nazu?

- Bai, bai. Oi, ya tenía título! Titulua izatikin! Geo...

- Lendabizi Parandan'o hasi ziñan, ez?

- Bai. Konforme, biño eskola erekitzeko laundu zin asko apaiza batek. Apaiz batek Irigoiyen. Don Pablo ez al 'zu... Zuk ez. Aitzia! Anaiya zun kontzejala 'ta harrek asko, tramitaziyua harrek laundu zin hua zeatzen. Gaiñekun papera mordoska bat in ber.

Biño ezin deus kosta ez zien. Tokiya zen ttikiya, jende asko barriyotatik torriya. Gaixtua nitzan, biño torri itte'izkiten! ¡Más salaus que ni sé!

- Ez ziñan ordun hain gaixtua izango!

- Orduko gurasuk haurrai gor ittia nahi 'zaten zun, e!

- Hortan 'e difentzi erra bada!

- E? Ordun! Ui, Uaiñ! Nei gaur geo fusilatu ziten! Saten dut.

"¡Menos mal de buena me libre!" Uaiñ, tampoco komparatu 're ez, hamabost eun, nik laroeitik gora izan izandu 'ttut, e! 'Ta kartillatik hasi 'ta hasta donde llegues.