Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Paper fabrikara oinez, taka-taka

...
NorJoakin Iza Artola
ZintaOIA-062
Pasartea6. [0:12:30 - 0:13:50] (80 segundu)
Lehentasuna1
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Industria » Kanpoko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
Laburpena

Oiartzungo jende asko aritu zen paper fabrikan lanean. Oinez joaten ziren, taka-taka, zakotea eskutik zintzilik zutela. Gero ekarri zuen bizikleta.

Transkripzioa

- Ordun papeleran, e... Aittu ziñan. Oiyartzungo jende pilla bat, ez?

- Asko! Asko! Oiyartzundik papelera asko joten zin, asko! Urti haitan bai.

- 'Ta nola joten ziñazten?

- E?

- Nola joten ziñazten?

- Nola joten giñan? Oiñez.

- Oiñez bai, e?

- Oiñez, bai. Taka taka. Zakotia eskuan zintzilik eta...

- Zakotia?

- Zakotia.

- 'Ta bizikletaik ez zenun zuk?

- Bai, geo karri nun biziketa. Geo urtian propina pixkat izaten genun, 'ta propina pixka harrekin 'ta xox pixar batzukin 'ta biziketa karri.

- Ordun lujo geitza...

- 'Ta hoa biziketa geo trukatuta berriz beste biziketan jabe in nitzan 'ta, han geldittu zen nik aldeiñ in nunin, 'ta han ez dakit ze iña 'uten ben harrekin. Tira! Putzoa bota baute 're ez dakit, akaso traba ingo zun 'ta!

- 'Ta zertik ez zenun karri ba?

- Ez nun ekarri. Ordun ez zen kontu hura 'ta. Geo tokiya 're ber da biziketantzako. Hoa bestei esker (...)

- Karo.