Paper fabrikako makinak
| Nor | Joakin Iza Artola |
|---|---|
| Zinta | OIA-062 |
| Pasartea | 8. [0:16:30 - 0:18:10] (100 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Industria » Kanpoko lantegiak Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak |
| Laburpena | Mila zaldiko indarreko motorrak zeuden paper fabrikan. Makinak nola ibiltzen ziren: egurra igurtzi egiten zen, igurtzika. |
| Transkripzioa | - 'Ta makina haik ze ibiltzen zin argiyakin? 'O... Ikatz... Zekin ibiltzen... Zekin jartzen zin martxan makinak? - Oi! Harriyakin. Elezidadikin. - Elektrizidadikin! - Eletriziadia, bai. Motorra berotzeko. Motorra berotzeko. Batzuk haundiyak, bestik ttikixiuk 'ta bestik karo... Milla zaldin indarrako motorrak 'e bazien 'ta. 'Ta hola. - Klaro, indar haundikuk berko zuten! - Bai, bai, bai. - Haik eurra hartu ta dena txikitu ingo zuten... - Bai 'ta geo uran presiyuakin, e, harriyan gaiñin kargatua do, 'ta harriyan presiyu harrekin, harrek zampatu itten du. - A...! - 'Ta harriyak hoa eortzika iurtzika, iurtzika attu itten du. Ikusten denin ya attuxe in dela, berriz 'e, berriz kargatu. Tapa ereki 'ta eurraz kargatu 'ta berriz 'e martxan jarri. - 'Ta geo hua txikitzen txikitzen jongo da? - Txikittu ez, iurtzika. - Iurtzika. - Bai, bai, iurtzika. Txikittu... Zerrautsa bezela ez da txikitzen! Ez, ez illia, illia balitz bezela. - A...! - Dena bat itten da. - Biño geo papera itten den bittarte prozesu galanta in berko 'u, ez? - Bai, bai, bai. Bai. Haundiya. 'Ta oaiñ berriz, auskalo! U...! Nola jarriya den! Dena berriya jarriya 'ute 'ta! Leno milla zaldiko indarreko motorra, 'ta oaiñ ez dakit zembatekua izango den. - Auskalo. Jesus! 'Ta makina gutxiyo 're bai, 'ta... |


