Meategiak itxi zirenekoa
| Nor | Joxe Pagadizabal Artola |
|---|---|
| Zinta | OIA-050 |
| Pasartea | 6. [0:09:50 - 0:13:10] (200 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Industria » Arditurriko meategiak Historia » Orokorra |
| Laburpena | Gazte asko soldaduskatik libratzeko hasten zen meategietan lanean. Jose ere halaxe hasi zen, eta meategiak itxi arte, bertan aritu zen, 26 urte denera. Meategia itxi zenean, bera nahiko ongi gelditu zen, erretiroa gertu zuelako, baina gazteek Legorretara eta Torrelavegara joan behar izan zuten. Asko ez ziren ausartu kanpora joaten eta bertan gelditu ziren, lanik gabe. |


