Mairu-baratzeak
| Nor | Joxe Luix Lardi Landa |
|---|---|
| Zinta | OIA-006 |
| Pasartea | 5. [0:09:30 - 0:12:05] (155 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Gizartea » Kantak eta kontakizunak » Ipuinak eta kontakizunak Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak |
| Laburpena | Romanun kanposantuak': mairu-baratzeak. Bazekiten ezin zirela urratu. Bazekiten bereziak zirela. Non dauden. |



Mairu baratzak zer diren
Mairu baratzak edo harrespilak edo cromlechak Burdin Aroan (duela 2.500 urte inguru) egindako hilobiak dira. Lurrean zutika sartutako harriz osatutako eremu borobilak dira, 5 m. eta 20 m. bitarteko diametrokoak gehienetan. Erdialdean, lur azpian, harriz osatutako kutxa moduko bat izaten dute (zista), eta hor hildakoen errautsak gordetzen dira. Oiartzun aldean holako monumentu ugari dago, Bianditz aldean batez ere. Honako hau duzue Oiartzungo mairu baratza nabarmenenetako bat, beti bezala Oialekukoa ez aipatzearren: http://www.euskal-herria.org/node/9898.