Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Gazte arduradunak

...
NorMañoli Aduriz Lopetegi
ZintaOIA-055
Pasartea9. [0:22:40 - 0:25:10] (150 segundu)
Lehentasuna1
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Ileapaintzaileak
Laburpena

18 urterekin ireki zuen ile-apaindegia. Orain, edade horretan, gazteegiak ikusten ditugu, baina, orduan, ardura eramaten ohitu behar izaten zuten.

Transkripzioa

- Hoi da, ez bakarra... Eukitzia 'ta gaiña maneja... Hoi da, manejatzia.

- Karo.

- Eskura beti.

- Beti dirua eskura. Porke karo, beti jendia, eunero bazenun jendia! 'Ta ordun beti bazu dirua! Oaiñ, egiya, e! Lendabizi kontuk atera ze patu berrak zin!

- Karo, bestela... Auro jongo zen!

- Ez, hoi sekulan ez! Nik hemezortzi urtekin pelukeiya ereki nun, eta sekadorik eta letrak patu nittun, e!

- Karo.

- Eta ne lana... Ne, ne preokupaziyo guziya hemezortzi urtekin... Horrengatikan saten 'ute "hemezortzi urtekin umiak dia 'ta hemezortzi urtekin..". Bai, bai, umiak dia, biño gue garaiyin 'e umiak giñan hemezortzi urtekin, e?! Eta ni goatzen naz oandikan zeiñ ixkiñetan firmatu nittun letrak, hillabetero letra haik patzeko, e! Eta jendia tortzen zenin, aurreneko, aurreneko gauza izaten zen letra hura, dirua atera. 'Ta hua jaso!

- Hua lendabizi obligaziyua.

- Hua, hua. 'Ta hura zeatzen zenin, geo ya "pues hau iña do" eta ordun lasaittu. Biño hura sagrau izaten zen, e!

- Karo ze zuk iziñ zenun jon "ama ez nau ailletu letrantzako 'ta!"

- Bai! Ya, ya! Ya! Eske ezin zen!

- Karo, zue responsabilidadia zen.

- Hombre! Pelukeiya zen! Gue amai esan ziyoten, e, pelukeiya jartzekun: "Horren gaztia 'ta, pelukeiya jartzia 'ta zea 'ta..." 'Ta nei ordun ez zin iruitzen hain gaztia, nei iruitzen zin ordun ya pelukeiya ingo nula! Eta lenoztikan lanin hasitakua 're, hemengo jendia ikusiya tortzen zela, hori banun seguridadia.

- Bai.

- Hori banun seguridadia. Biño letrak?

- Letrak patu gabe zozten.

- Patu in ber zen, e! 'Ta patu nittunin letrak, sekadoriak neriak zinin!

- Deskantsua?

- Bueno! Ya! Eta beti ikasi dut hoi: Bueno autonomosentzako hau, gastuntzako hau, hau karri 'ttuten zeangatikan... Porke klaro, IVA 'ta denak... Pelukeiya nahiz 'ta ttikiya izan, ez da horren errexa, e! Nei uan gaztiak sate 'utenin "Eske itxi in du porke..." Karo, eske ohittu baldin bazea zu... Errax! Biñon hiru hillabetero kontu guziyak eamaten zenittun, fatura guziya in ber zen, udaletxeko dena, urtekua, patu in ber dia, autonomos patu in ber da eta gastuak, argiyak, eta gaiñeko gauzak. Oseake...

- Dena gastua.

- Diro bat, diro bat beti jartzen nun "ya hau!" Eta hua dena jarriya zonin,

- Ordun...

- Esaten nun: "Bueno..."