Fabriketako emakume gehiago ile-apaindegian
| Nor | Mañoli Aduriz Lopetegi |
|---|---|
| Zinta | OIA-055 |
| Pasartea | 2. [0:02:40 - 0:04:10] (90 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Ileapaintzaileak |
| Laburpena | Ile-apaindegira fabriketan lan egiten zuen emakumea etortzen zen gehiena. Baserritarrak gutxiago etortzen ziren. |
| Transkripzioa | - Ereki zenun garaiyan ze erareko 'o ze kondiziyotako emakume... - Ne garai... Ne edadeko jendia asko etortzen zen. - A! - Bai. - Gaztia. - Gaztia. Fabrikan 'ta lana itten zutena. - Hoi da. - Geo baserritikan etortzen zin, biño hoik etortzen zin, pues igual hillabetin behiñ, 'o bi hillabete... Luzatu zitzaiyotenin permanentia in zuna, ordun permanentia, oaiñ bestela saten da, biño ordun permanentia esaten genun eta permanentia luzatzen ziyoten eta hua moztu 'ta beste bat iñ... Eta pues igual hillabete, igual bi hillabete... Beharra zutenin. Eta geo pues eliza jende asko joten zen ordun, uain gutxiyo joten da, biño bueno. Geo peregrinaziyua zenin eta... pues ordun izaten zen... Biño karo, eske uaiñ imajinatu hillabetero eskursiyuk 'ttuztela jubilatuk eta denai nahi 'yotela jon polittak! - Karo. - Ordun diferentia... Aldatu da pilla bat! Ordun zen gaztia gehiyo. Fabrikan 'ta ibiltzen zena. - Karo. - Dirua zuten, eta pues kobratzen zuten eta pelukeira. Eta geo gaiñeko jendia ba hiru hillaetikan etortzen zena. Eta nik suertia izandu nun horrengatikan, garaiy hartan oso ondo etorri zen ni Errenteiyan oso izauna nitzan ordun pelukeiya e... Ni izandu nitzana Biyok hoi ona zen, eta jende asko han izautu nun, eta han itxitzea 'ta ezkondu in zelako 'ta jendia etorri zen nekin. Ordun, Oiyartzungo jendia ez nunin, Errentikua banun, lanteiyak, fabrikakuk banittun. |


